Astebururako hiru plan proposamen

Astebururako hiru plan proposamen Ekainaren lehen asteburuan ere ekintza asko izango dira Euskal Herrian. Hona hemen horietako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan-proposamen-9/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-06-06 075935.png
2025/06/06

Testua: Maitane Legarreta

Ekainaren lehen asteburuan ere ekintza asko izango dira Euskal Herrian. Hona hemen horietako batzuk.
Astebururako hiru plan proposamen

1. Amurrio Harro 
Harrotasun Egunaren hilabetea da hau, eta Amurrion bihar ere ospatuko dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute: ibilaldia, zeramika tailerra, erakusleiho lehiaketaren sari banaketa, bazkaria, manifestazioa, eta batukada egingo dute. Drag Showa 21:30ean hasiko da, eta 23:30etik aurrera, La Basu eta DJ Rita Loren arituko dira. 

 

2. Heitxi  eta Aimar Z Durangon
Bihar, larunbata, Heitxi eta Aimar Z artisten kontzertua izango da dohainik, Durangoko Plateruena Kultur Aterpean, 21.00etatik aurrera.  Eider Etxeandia, Heitxi, zornotzarrak Berreraikitze Aroa izeneko diskoa kaleratu du aurten, eta artistak adierazi duenez, "oso proiektu pertsonala da eta identitatearen berreraikitze prozesua" islatzen du. Aimar Zren Entzun dezatela kantua asko zabaldu zen TikToken eta Zea Maysen Negua joan da ta kantuaren moldaketa ere egin du.

3. Ziburuko Liburu eta Disko azoka
Bihar izango da Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren seigarren edizioa. 43 argitaletxe, diskoetxe eta auto ekoizle izango dira aurten, horietatik hogeita hamahiru liburugintzakoak eta hamar musikakoak. Hainbat ekintza izango dira azokan: haurrentzako ipuin kontaketa, ilustrazio- eta bertso-saioak, umorezko saioa, rol joko partidak, liburu aurkezpenak... Honako artista hauen kontzertuak ere izango dira: Madame Birrots, Esanezin, Sara Zozaya eta Ekhi Lambert.