Astebururako hiru plan proposamen

1. Aguraingo Gazte Eguna
Bihar egun osoko jaia antolatu dute gazteek Agurainen. Bederatzietan muntaiarekin hasiko dira eta eguerdiko hamabietan, txupinazoa bota eta artisau azoka irekiko dute. Bazkaria, gazte ginkana eta kontzertuak ere prestatu dituzte. Honako hauek arituko dira zuzenean gaueko bederatzietatik aurrera: Selektah Stepi & Lagunak, Rovell, DJ Fifi eta Fefa, eta Euskoprincess.
2. Sortzen jaia, Iruñean
Sei urteko etenaldiaren ostean, igandean egingo dute Nafarroako D ereduko eskola publikoen aldeko Sortzen jaia, Iruñeko Takoneran. Egitarau betea izango da: Euskara Antzokira! emanaldia, kalejira, haur jolasak, bazkaria, Kantuz eta Gorka Urbizu (akustikoan), Borla eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak. Arratsaldeko zazpietan jasotze eta garbiketa lana egingo dute.
3. Ortzaizeko Ikastolafest, Irisarrin
Ortzaizeko ikastolak 40 urte beteko ditu aurten, eta urte muga ospatu eta ikastolak dituen gastuetan laguntzeko, musika jaialdia antolatu dute. Irisarriko Airoski gelan izango dira kontzertuak, 20:30ean hasita: Xutik, Mouss eta Hakim, Bengo eta Maskak.