Astebururako hiru plan proposamen

Astebururako hiru plan proposamen Martxoaren 8ko mobilizazioetan eta ekitaldietan parte hartzeaz gain, hementxe asteburu honetarako plan aukerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan-proposamen-3/@@download/image/martxoak8.png
2025/03/07

Testua: Maitane Legarreta

Martxoaren 8ko mobilizazioetan eta ekitaldietan parte hartzeaz gain, hementxe asteburu honetarako plan aukerak.
Astebururako hiru plan proposamen

1. Emakume Sortzaileen III. Artisau Azoka, bihar, Mungian.
Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da bihar eta horren harira, Emakume Sortzaileen III. Artisau Azoka egingo dute Mungian, Andra Marin, 11:00etatik 15:00etara. Gainera, musika ere izango da zuzenean, Misty bikotearekin. Bertaratzeko asmoa baduzu, jakin eguerdiko 12:00etan manifestazioa eta kontzentrazioa ere egingo dutela Euskal Pizkundea Etorbidean.

2. Verde Prato eta Anari, gaur, Andoainen. 
Gaur, 19:30etik aurrera, Verde Prato eta Anariren kontzertua izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean. Biek euren azken diskoa aurkeztuko dute. Anarik iaz kaleratu zuen Giza Zarata diskoa eta Verde Pratok, berriz, Bizitza Eztia plazaratu berri du. Bi ahots bereizgarri entzuteko aukera paregabea, beraz. 

3. Estitxu, Maite Idirin eta Lourdes Iriondoren omenezko hitzaldi eta kantaldia, bihar, Maulen.
Estibaliz Robles “Estitxu”, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo emakume aitzindariak izan ziren euskal musikan, eta haiek gogora ekarri eta omentzeko asmoz, Iparraldeko beste hainbat emakumeren hitzaldi eta kantaldia antolatu dute, biharko, 20:00etan, Maule-Lextarreko Maule Baitha gelan. Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles haien abestiak kantatzen arituko dira; Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide haien aurkezpena egiten, eta Eliane Heguiaphal-en argazkiek lagunduko dute emanaldia.