Astebururako hiru plan proposamen

Astebururako hiru plan proposamen Eguraldi eguzkitsua ez izanda ere, goza dezagun asteburuaz. Hementxe dituzu horretan laguntzeko hiru plan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan-proposamen-10/@@download/image/3dc9bac7-a4e6-4dd9-b43b-dcc9d55700cf.jpeg
2025/06/13

Testua: Maitane Legarreta

Eguraldi eguzkitsua ez izanda ere, goza dezagun asteburuaz. Hementxe dituzu horretan laguntzeko hiru plan.
Astebururako hiru plan proposamen

1. Gau Zuria, Bilbon
Gaur eta bihar artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten esku-hartze artistikoak, argiztapen-lanak, ikuskizun ibiltariak eta talde koral nahiz instrumentalak izango dira Bizkaiko hiriburuan. Guztira 34 proposamen izango dira, 19:30etik 00:30era bitarte. Argia eta artea izango dira nagusi iluntze-gau partean.

2. KaldeArte, Gasteizen
31 konpainiak parte hartuko dute Gasteizko KaldeArten gaurtik igandera. Antzerki, zirku, dantza eta musika emanaldiak izango dira hiriaren erdiguneko hainbat espaziotan. 70 emanaldi izango dira guztira eta, beraz, denetarik ikusteko aukera izango da.

3. Popatik Fest, Gasteizen
KaldeArterekin uztartzeko moduko plana izan daiteke. "Zisheterokapitalaren kontrako" Popatik Fest antolatu dute biharko, Gasteizko Jimmy Jazzen, 20:30etik aurrera. Euskoprincess, Turista Sueca, Albina Stardust eta La Divina Comedia izango dira bertan.