Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen! Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-ikusi-entzun-jolastu-eta-irakurtzeko-5-proposamen-27/@@download/image/bostgomendioak_home.jpg
2019/10/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio.
Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

DISKO BAT
Experience – Aujourd'hui, maintenant (2001)
Beharbada taldea ez zaizu ezaguna egingo, beharbada nik bezala Lisabören Izkiraturik Aurkitu Ditudan Gurak disko berezian ezagutu zenituen. Dena den, modu batera edo bestera aitzakia paregabea da Experience talde frantsesa entzuten jartzeko. Michel Cloup buru duen taldeak gizartearekiko kritika zorrotzak rockaren gordintasunarekin uztartzen ditu. Entzun eta irakurri  (estekako bideoa gaztelaniaz azpititulatua dago) eta esango didazu. Hasieran aipatu dudanez, Lisabörekin elkarlanean ere sortu zuten abesti bat. Hemen bideoa. Youtubetik bertatik ikusten baduzue, azpian letra itzulita ere badago, merezi du begiradatxo bat!

VBLOGGER BAT
27zapata @27zapata
Imanol Epelde, 27zapata da sarean. Baina zer da 27zapata? Instagramen dio autokritika umoretsua egiten diola egunEROkotasunari. Ironiatik asko dute bere bakarrizketek, zuzenean kamerari begira ikuslea deseroso sentiarazteko gaitasuna du, agertzen dituen egoeretan identifikatuegi sentiarazten baitu pantaila atzean dagoena, onerako zein txarrerako.

TELESAIL BAT
Explained, Ezra Klein & Joe Posner (2018)
Netflix-eko atalkako dokumental honetan, astez aste gai interesgarri baten inguruan mintzatzen da Emma Stone, bera baita narratzailea. Criptotxanpoentik hasi eta orgasmo femeninoraino doaz gaiak, tatuajeez ere hitz egiten da, eta baita monogamiaz ere. Atal bakoitza gai bat da, oso txukun eta mimo handiz animatua dagoena adituen elkarrizketekin uztartuz, modu erraz eta argian emanez azalpenak. Jakintzak ez duela lekurik okupatzen diote, eta kasu honetan hala da, 20 minutu eskasekoak baitira atalak.

PELIKULA BAT
J'ai tué ma mère, Xavier Dolan (2009)
Nerabe batek erraietatik irteten zaio gorrotoa garatzen du bere amarekiko. Bere ama erruduntasun sentimenduak helarazten dizkion emakume pasiboa da. Amaren gauza guztiak dira nerabearentzat narritagarri, bere jokabide arrunta edota bere janzteko modu kaskarra. Gazteak gaitzespenez betetzen badu ere amak indifierentzia erakusten du. Xavir Dolan zuzendariaren debuteko film honek ez du inor indiferente uzten. 19 urte besterik ez zituenean sortutako istorio erdi autobiografikoa da eta elkarrizketa bikainekin konfliktoan min emateraino sakontzen da.

JOKO BAT
Mario Kart
Mugikorretara iritsi da Mario Kart eta doan gainera! Horrela, Nintendoren mugikorretako promozio hau Super Mario Run, Dr. Mario World eta Pokemon Masters jokoei gehitzen zaie. Kontsoletarako Mario Kart honen ezberdintasuna da mugikorrean izanik ez dela beharrezkoa abiadura azkartzea eta pantaila bertikalean jokatzen dela. Autoa beti aurreraka mugitzen da jokalaria ekintza garrantzitsuenetan kontzentratu dadin, hau da, derrapatzen edo objektuak arerioei botatzen. Gainera, jokoak 30 pertsonaiatik gora ditu, bakoitza bere ezaugarri bereziekin eta ezaugarri horiek eragin dezakete karreraren garapenean. Bakarrik joka dezakezu edo lagunen baten aurka, partidatxo bat?