Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen! Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-ikusi-entzun-jolastu-eta-irakurtzeko-5-proposamen-22/@@download/image/gomendioak_home.jpg
2019/08/29

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio.
Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

Telesail bat: 'Urban Myths' ( Ben Palmer, Geoffrey Sax, 2017)


Hitler, Michael Jackson eta Bob Dylan telesail berean ikusi nahi dituzu? "Zer?!" Bai, ongi irakurri duzue . Irabiatu ero hori, Urban Myths telesailean aurkituko duzu. Hori bai, izenak dioen bezala, mito urbanoetan oinarrituz, aktore desberdinek, Michael Jackson , Marlon Brando,  Adolf Hitler, Elizabeth Taylor edota Bob Dylan bezalako pertsonaia ezagunak gorpuztuko dituzte. Atal bakoitzean pertsonaia batean zentratuko dira eta pop kulturan zabalduriko kondaira konkretu bat azalduko digute. Umore ukitua eta 25 minutuko inguruko iraupena, ikusteko erraza beraz.

 

Film bat: 'Taeksi Woonjunsa' (Jang Hoon, 2017)

Song Kang-ho-ren interpretazio bikain bati esker -beste behin- ,langile-klasearen barruan sortzen diren heroi horiei buruzko omenaldi zoragarria iruditu zait, ezin hobeto errodaturiko bidaia gozagarri bat. Benetan gertatu den gertakari batean oinarritutako kontakizuna da.Taxi gidaria den gizon korear bat da protagonista, 1980ko Gwangiuko altxamenduaren estaldura egiten ari den berriemaile alemaniar batekin batera. Korearrak laguntza emango dio alemaniarrari, gidatu egingo du, eta haren konplize izango da indar armatuen gehiegikeriak salatzerako bidean.

 

Liburu bat: Hezurren erretura (Miren Agur Meabe, 2019)

21 narraziorekin osatu du liburua, eta pertsonaia bera dute denek protagonista. Haurtzarotik unibertsitatera bitarteko garaian agertuko da kontakizun erdietan, eta 55 urte inguruko emakume baten lekuan gainerakoetan; bi planoak txandakatuz josi du bilduma. Etengabe iraganetik orainerako jauziak eginez, bizitakoen gainean gogoetan ariko da pertsonaia, eta askotariko gaiak azaleratuko ditu: gaztaroko kezkak, adiskidetasuna, maitasuna, plazera, bakardadea...

 

ANTZEzlan bat:  'Losers' (galtzaileak), Aitziber Garmendia & Jon Plazaola

Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Jon Plazaolak eta Aitziber Garmendiak antzerki obra bikaina burutzea lortu dute. Komedia erromantiko honek Imanol eta Sararen istorioa kontatzen du; 40 urteko bikotea da, eta ez dute gizarteak bere adinean "eskatzen" dien ezer; bikotekidea, seme-alabak, etxea...Egoera horretan, zoriontsu izatea merezi ez duten “galtzailetzat” dituzte euren buruak, baina pentsamendu hori aldatu egingo da antzezlana garatu ahala.