Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen! Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-ikusi-entzun-jolastu-eta-irakurtzeko-5-proposamen-17/@@download/image/gomendioak_home.jpg
2019/07/12

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio.
Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

PELIKULA BAT

'The Killing of a Sacred Deer'

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos
Aktoreak: Colin Farrell, Nicole Kidman, Barry Keoghan, Raffey Cassidy, Sunny Suljic,Alicia Silverstone, Bill Camp
Zuetako askok gogaituko duzuen filma dela badakit, baina niri, Yorgos Lanthimos greziarra azken urteetako zuzendari interesgarrienetarikoa iruditzen zait, eta film honekin ere, hori frogatu du. Susmoa izan dut beti, ikuslea bera, planteatzen duen esperimentu zinematografikoaren barruan sartzeko intentzioa izaten duela, eta nirekin behintzat lortu egiten du. Oraingoan, Buñuel edota Kubrick-en ukitu nabarmenak erabiliz,  naturaz gaindiko thriller psikologiko bikaina egitea lortu du.

 

TELESAIL BAT

'Sigeuneol (The signal)'

Herrialdea:  Corea del Sur Hego Korea
Sortzailea: Won Suk Kim
Aktoreak:  Je-hoon Lee, Hye-su Kim, Jin-woong Jo
Denboraldiak: 1
Atal kopurua: 16
Memories of murder film zoragarrian oinarrituriko telesaila. Filma, 1986ko Hego Korean girotuta zegoen. Neska gazte bat bortxatu eta hiltzen duten unean hasten da kontakizuna. Bi hilabete geroago, modus operandi berarekin akabatutako biktima gehiago azalduko dira. Serieko hiltzaile horren kasua ikertu bitartean, elkarren artean oso desberdinak diren bi poliziaren istorioa ikusi ahal izango dugu.
Telesaila aldiz, modu bitxi baina erakargarrian hartu nahi izan du istorio horren zatitxo bat. Ukitu fantastikoak emanez eta umore dosi txikiak tartekatuz. Iraganeko eta orainaldiko bi detektibe, walkie baten bitartez kasua argitzen saiatuko baitira. Ez da filma bezain iluna eta basatia, baina bai hura bezain “itsaskorra” eta interesgarria.

 

BI DOKUMENTAL

'Lo que la verdad esconde: El caso Asunta'

Zuzendaria:  León Siminiani
Non ikusi? Netflix
Alcasserreko kasu famatua modan dagoela aprobetxatuz, zuzendari berdinak (León Siminiani) egindako aurreko lana ikustea gomendatzen dizut. Hiru atal harrigarrietan zehar, Asunta Basterra Porto umearen hilketari buruzko lan hau, telebista Espainiarrak inoiz egin duen telesail-dokumental onenetarikoa iruditu baitzait. Ez galdu!

 

'Jim and Andy'

Zuzendaria:  Chris Smith
Non ikusi? Netflix
Zergatik ikusi?  Ohar garrantzitsua: dokumental hau gozatzeko, Jim Carrey maitatzea zuzenki proportzionala iruditzen zait, gorrotatzaileen taldean kokatzen bazara beraz, hobe ez gerturatzea (ala bai).  1999 urteko Man on the Moon filmean Carrey bera, Andy Kaufman-en paperean nola murgildu zen erakusten digun lan txundigarria dugu hau.  Sakontasun psikologiko ikaragarria duen lana iruditu zait, bizitza lezio bat, istorio sinestezin bat.

ABESTI BAT