Asteburuan Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdia

Ekainaren 1ean Entrecementerios gunean izango da Hatortxu Rock jaialdi ezagunaren 15. edizioa. Azken edizioetan ez bezala, egun bakarreko egitaraua antolatu dute aurten. Fermin Muguruza, La Jodedera, Iheskide, Habeas Corpus, Berri Txarrak... Galdu egin behar dituzu ala?
Berrikuntzekin dator Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdiko hamabosgarren edizioa. Neguan egin ohi zen jaialdia, udan izango da eta azken hiru edizioetan ez bezala egun bakarreko jaialdia antolatu dute aurtenn.
Deskontrol, Gatillazo, El Drogas edo Tximeleta taldeak taularatu ziren, besteen artean, azken edizioan, 2012ko abenduaren 28an eta 29an Atarrabiako Entrecementeriosen. Datorren edizioa, berriz, ekainaren 1ean izango da toki berean.
Guztira sei taldek osatzen dute egitaraua eta emanaldiak luzeagoak izango direla azpimarratu dute antolatzaileek. Fermin Muguruza, La Jodedera, Iheskide, Habeas Corpus, Los Chikos del Maiz eta Berri Txarrak taldeek osatzen dute, bertzeak bertze, aurtengo kartela.
1999an jaio zen eta ehunka boluntariok lan eginda, herriak sortuta eta herriarentzat" azken hamabost urteetan salbuespenik gabe antolatu duten musika eta elkartasun jaialdia.