Asteburuan hasiko da Leioako XVII. Umore Azoka

Kaleko artistekin osatutako konpainiek 54 ikuskizun eskainiko dituzte hilaren 19tik 22a bitartean
Indarrez dator Leioako XVII. Umore Azoka; hilaren 19tik 22ra bitartean, kaleko artistekin osatutako 50 antzerki konpainiek 54 ikuskizun eskainiko dituzte, 120 emanalditan banatuta. Leioako kaleak antzezlanez beteko dira, 16 espaziotan ibiliko baitira artistak. Konpainia parte hartzaileak Umore Azoka 2016 Sarirako hautagaiak izango dira; horrekin batera, iazko jaialdiko irabazleak sarituko dituzte, hala nola, Cia. Les Mobilettes-en Café frappé, Markeliñeren Andante eta Paula Quintanaren Latente.

Aurtengo Umore Azoka bost konpainiek babestu dute: hala, Deabru Beltzak, Laura Cobo, La Industrial Teatrer, Nacho Diago eta Vendaval taldeek entseatzeko eta ikuskizunak prestatzeko aukera eskaini diete jaialdian parte hartzen duten antzerki taldei.
Jaialdira 424 eskaera iritsi dira aurten, eta horietatik 50 talde aukeratu dituzte. Eskainiko diren emanaldietatik 21 erabateko estreinaldiak izango dira, eta horietatik 11 Euskal Herriko taldeenak. Horren adibide da, esate baterako Larrua konpainiaren dantza ikuskizuna. Laura Coboren Señor Smith emanaldiak ere dantza uztartzne du beste hainbat diziplinekin batera. Aldiz, Ana Capilla eta Julia Faberren Basati poriektuak irudi geometrikoak nahasten ditu dantzarekin, performance bat osatuz.
Estreinaldiekin batera, Leioako kaleetan 30 bat emanaldi inguru ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Matxalen Bilbaok sortutako Gear koreografia ikusgai izango da, eta bertan izango dira ere Trapu Zaharra eta Zaguado Teatro taldeak.