Asteburuan, Euskal Surf Zirkuituaren bigarren froga Zarautzen

San Miguel Euskal Surf Zirkuituaren baitan, irailaren 8an eta 9an egitekoa zen froga atzeratu egin zuten itsasoaren baldintzak zirela medio; azkenik, asteburu honetan egingo dute Zarautzen. Bi egueneko lehia izango da, larunbatean 9:00etan hasita.
Uztailaren 28an eta 29an Donostian hasi zen San Miguel Euskal Surf 2012 Zirkuitua. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako froga da, eta urtez urte, parte hartzaile eta ikusle andana biltzen dira gure kostako olaturik onenen gainean dabiltzan kirolariak ikusteko.
Lehen frogaren ostean, asteburu honetakoa izango da bigarrena, Zarautz-Orrua. Dagoeneko itxita dago izena emateko epea, eta bi kategoria bereiziko dituzte: open kategoria eta emakumezkoen open kategoria.
Txapelketa goizeko 9:00etan hasiko da Zarautzeko hondartzan bertan, eta froga irekia da. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.
Mundakan, onenak
Azkenik, abenduan iritsiko da Mundakaren txanda. Aurreko bi frogetan puntuaziorik onenak lortu dituzten surflariak ariko dira bertan, eta txapelketaren irabazleak 6.000 euroko saria eskuratuko du. Iaz, Dani Alonso getxostarra nagusitu zen open kategorian, eta emakumezkoetan Leticia Canales sopelako surflariak eskuratu zuen saria.