Asteburuan Euskal Bide Arteak 2012 festibala egingo dute Bidarten

Asteburuan Euskal Bide Arteak 2012 festibala egingo dute Bidarten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-euskal-bide-arteak-2012-festibala-egingo-dute-bidarten/@@download/image/20124131427Euskal_Bide_Arteak_1.jpg
2012/12/13
berria
Uhabia Ikastolak, Bidarteko Herriak eta Euskal Kultur Erakundeak seigarren urtez antolatu dute Euskal Bide Arteak festibala. Euskal kulturaren inguruko jaialdia atzo —apirilak 12— hasi zen, eta igandera bitarte luzatuko da. Mintzaldiak, kantua, dantza, kontzertuak eta mus txapelketa ez dira faltako lau egunetan zehar.

Adin guztietarako egitaraua prestatu dute Bidarten, eskolako haurretatik hasita. Gaur, arratsaldeko 18:30ean, gainera, emakumezkoek Euskal Herrian duten tokiari buruzko hitzaldia eskainiko du Marikita Tambourinek Family zinegelan, eta Koldo Amestoyk eta Pantxix Bidartek ere ipuin, kantu eta musika erakustaldia egingo dute lehenxeago, 18:00etan.

Bihar, larunbata, Bidarten Kantuz taldearekin batera kanta saioa egingo dute Herriko Etxeko plazan, 11:00etan, eta arratsaldeko 19:00etan dantza egiteko aukera izango dute leku berera hurbiltzen direnek, Patxi Perezek animatutako Dantza Pikorekin. Egunari amaiera emateko Eguzki Lore eta Barkatu Bartok taldeek kontzertua eskainiko dute elizan, iluntzeko 21:00etan.

Igande egunez, festibalari amaiera emateko, halaber, Uhabia Ikastolakantolatutako mus txapelketa jokatuko dute.