Asteburu literario bat bizitzeko prest?

Asteburu literario bat bizitzeko prest? Begiratu iezaiozu aurtengo Literaturiaren egitarauari: emanaldiak, tailerrak, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruak... aspertzeko denborarik ez duzu izango! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-literario-bat-bizitzeko-prest/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-07 a las 11.00.22.png
2019/05/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Begiratu iezaiozu aurtengo Literaturiaren egitarauari: emanaldiak, tailerrak, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruak... aspertzeko denborarik ez duzu izango!
Asteburu literario bat bizitzeko prest?

Maiatzaren 10etik 12ra bitartean literaturaren plaza bilakatuko da Zarautz. Liburu aurkezpenak, emanaldi bereziak eta liburu azoka izango dira nobedadeekin datorren Literaturia jaialdiko protagonistak.

Maskarak gaitzat hartuta eta ‘Zu naiz, ni zara’ lelopean ospatuko dela aurtengo edizioa. Hala, maiatzaren 10etik hasita, egitarau zabala antolatu dute. Jenis Joplin eleberrian oinarritutako irakurraldiarekin hasiko da jaialdia; Uxue Alberdik egingo du Modelon, Iñigo Astizek jaialdirako prestatu duen manifestua irakurriko da eta, ostean, Andoni Egañak zuzendutako Bertso-maskarada emanaldia eskainiko dute.

Hauek dira asteburu literarioak Zarautzen izango dituen beste hainbat eskaintza: EIZIEren itzulpegintza tailerra, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearen komikigintza tailerra, Eider Rodriguezen Idazleen gorputzak saiakeraren gaineko saioa, Otto Pette-ren 25. urteurren ekitaldia, Salbatore Mitxelenaren gaineko mahai-ingurua, eta abar. Bestalde, Garoako liburu aurkezpenek hainbat idazle hartuko dituzte, besteak beste Patxi Zubizarreta, Ione Gorostarzu, Miren Amuriza, Miren Agur Meabe, Jose Luis Otamendi eta Beñat Sarasola.

NOBEDADEAK

Nobedadeen artean, aurten bonoak izango dira: sarrera ordaindu behar den emanaldi guztietan bono bat jasoko dute literatur zaleek, horren bidez liburu azokan beherapenak eskuratzeko.