Asteburu honetan Zer-Nori-Nork Jardunaldiak egingo dituzte Errenterian

Asteburu honetan Zer-Nori-Nork Jardunaldiak egingo dituzte Errenterian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-honetan-zernorinork-jardunaldiak-egingo-dituzte-errenterian/@@download/image/20125238841zer_nori_nork.jpg
2012/12/13
berria
Zintzilik irratiak antolatuta, Agustin Sarasola haien lankide izandakoaren omenez bi eguneko Z.N.N (Zer-Nori-Nork) jardunaldiak egingo dituzte ostiral eta larunbat honetan Errenterian. Herri komunikazioaren inguruko ahozko adierazpen librea, solasaldia eta tailerra egingo dituzte.

Iragan otsailean zendu zen Agustin Sarasola, Zintzilik irratian kronista moduan urte luzez aritutako errenteriarra. Herri-komunikazioaren inguruan egin zuen lana eskertu eta beronengandik ikasteko asmoz prestatu dituzte asteburu honetako jardunaldiak haren lankide izandakoek. Bertan Mikelazulo elkarteak, Oarso-Bidasoako Hitzak, Herri Biziak eta GulfiEH-ek hartuko dute parte.

Herri osoari eta interesa duen edonori luzatu diote gonbidapena, eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez gure informazioa sortu eta balioesteko dugun aukera ezagutu eta barnera dezaten.

Egitaraua


Ostirala, maiatzak 25
19:00etan Errenteriko Herriko enparantzan Espaloietan Hitza saioa jarriko dute abian, ahozko adierazpen librearen gunea.

Larunbata, maiatzak 26
11:00etan Gosari-eztabaida saioa hasiko da Mikelazulo Kultur Elkartean, Komunikabideak herrigintzan gaia oinarri harturik.

17:00etatik aurrera, lantegi praktikoa egingo dute Zintzilik irratian. Ikasi edo lagundu nahi duen pertsona edo elkarte oro hurbildu daiteke.