Asteburu honetan, Poesia Egunak Ean

Ostiralean, uztailak 13, hasi eta igandera bitarte poesiaz beteko da Bizkaiko Ea herrixka. Poema hutsak, musikaz lagunduak, antzerkiarekin batera eskainiak
denetarik izango da hiru egunotan, eta gainera, ez dira bazkari herrikoia eta kontzertuak faltako.
Xabier Amuriza, Norte Apache taldea, Mikel Elortza, Iñigo Astiz, Yolanda Castaño, Jon Gerediaga, Ione Gorostarzu eta amaigabeko izen zerrendak osatzen du Ean asteburu honetan egingo duten Poesia Egunak ekimenaren kartela. Dudarik gabe, poesia bera izango da protagonista nagusia, baina mila modutara eskaini eta jaso ahal izango dute bertaratuek.
Izan ere, aspalditik eztabaidatu izan da poesiak hutsa ala gizartera egokitua izan beharko ote lukeen. Horren erantzun argirik oraingoz, behintzat, ez dugu, baina ekimen honetan ahalik eta era gehienetan eskaintzea da helburua, antolatzaileek dioten bezala, azukre pixka batekin.
Beraz, hiru eguneko egitarau oparoa prestatu dute, hitzaldiz, errezitaldiz, kontzertuz, antzezpenez eta bestelakoek josia. Sarrerak doakoak izango dira, eta itsasoko herri txiki honen xarmaz gozatzeko aukera emango die bisitariei.
Ostirala, uztailak 13
19:30 Arestiaren Koplak Ahoan
Xabier Amurizak errezitatuak, Belatxen
22:30 Poemak rapeatzen
Norte Apache taldeko lagunen kontzertua, Eskolapen
Larunbata, uztailak 14
10:30 LP Bat Poema
Mikel Elorzak hizlariaren eskutik, Beletxen
13:00 Idalzeak Irakurle
Iñigo Astiz, Ylanda Castaño, Jon Grediaga eta Ione Gorostarzu izango dira errezitatzaileak, eta The Sul Stompers taldeak jarriko du musika; Talaian
15:00 Herri bazkaria, Bedaroan
16:30 Mikel Lasa gure artean
Edorta Jimenez hizlaria batetik, eta Garazi Izagirre eta Itziar Etxegia musikaria bestetik, Bedaroan
19:00 Munduan beste
Labe laborategia jarriko dute martxan, Iñigo Aranbarriren eskutik, Apikalen
22:30 Sarritsasoa
Dantzaz konpainiaren eta Biraka dantza taldearen ikuskizuna, Eako umeen laguntzarekin, Barruko moilan
23:30 Oroimenaren mapa
Ruper Ordorika eta Jon Pirisen kontzertua, Eskolapean
Igandea, uztailak 15
11:30 Poetika eta Poemak: Landa sakontasunezko ikuspegia
Yolanda Castaño hizlariaren eskutik, Beletxen
13:00 Scanner
Leire Bilbaoren errezitaldia, Domentx Uzinen musikaz lagundurik, Moilan
15:00 Herri bazkaria, Natxituko bolatokian
17:15 Ezohiko poema errezitaldia: Ez Dok/n Armairu
Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarre izango dira errezitatzaileak, Natxituko bolatokian

Egitaraua