Asteburu honetan, Mikrofilm jaialdia Plentzian

Asteburu honetan, Mikrofilm jaialdia Plentzian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-honetan-mikrofilm-jaialdia-plentzian/@@download/image/mikrofilm_1373027232.jpg
2013/07/05
berria
Asteburu honetan, Mikrofilm jaialdia Plentzian
Iaz antolatu zuten lehen aldiz genero beltzeko film laburren zinema jaialdiak bigarren edizioa gaur abiatuko da, arratsaldeko 20:00etan. Guztira 15 lan ikusgai izango dira gaur eta bihar, baina zinemaz aparte musikak eta antzerkiak ere tartea izango du Plentziako Mikrofilm jaialdian.


Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 6a bitarte egon zen zabalik eta aurkeztu zituzten 248 lanetatik 15 aukeratu dituzte asteburu honetan proiektatzeko. Guztiak, noski, genero beltzeko filmak dira, horien artean Danimarkako hainbat egilek egindako Animation Attack, Alex Merkinen Heads Up, Estoniako Anti % Ando Navlainen Parrot Peeter Aurelius eta Txileko Victor Uriben Necrolovers filmak azpimarratu daitezke.

Aurkeztuko dituzten 15 lanen artean bi sari banatuko dituzte, lehena 1.000 eurokoa, film labur hoberenarentzat eta bigarrena ikus-entzuleen saria izango da eta 500 euro jasoko ditu.

Epaimahaia genero fantastikoan lanean aritu den Haritz Zubillaga EHUko irakasleak, zinean eta bideoklipen ekoizpenean aritu den Idoia Esteban Arte Ederretan lizentziadunak eta Pedro Rivero ekoizle, zuzendari eta gidoilariak osatuko dute.

Baina lehiaketako filmen proiekziotik haratago ere iritsiko da aurten Mikrofilm jaialdia eta musikak zein artea nagusituko dira. Joseba Irazoki, Last Fair Deal eta Hex taldeak ariko dira zuzenean batetik, eta Matrioska konpainiaren 'Simone Müller singing a few songs' '¡Katastrofen!: ¿Qué ha sido eso? eta 'Juana Lor' obrak ikusgai izango dira.

Egitaraua:



Uztailak 5, ostirala:

20:00-21:00 Hitzaldia: Pedro Rivero
21:30-22:00 Antzerkia: Matrioska Konpainia
22:15-23:50 Mikro-retrospektiba
22:30-23:50 FIlm laburren proiekzioa
00:00-00:15 Videomapping (Mario Jimenez) + Juana Lor
00:30-02:30 Kontzertua: Hex & Josba Irazoki

Uztailak 6, larunbata:

16:00-20:00 Timba Poker
20:00-21:00 Hitzaldia: Txema Muñoz
21:30-22:00 Antzerkia: ¡Katastrofen!
22:15-22:25 Mikro-retrospektiba
22:30-23:50 Film laburren proiekzioa
00:00-00:15 Videomapping (Mario Jimenez) + Juana Lor
00:45-02:00 Kontzertua: Last Fair Deal