Asteburu honetan izango da Auzolan Lantaldeen II. Topaketa Urdirotzen

Asteburu honetan izango da Auzolan Lantaldeen II. Topaketa Urdirotzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-honetan-izango-da-auzolan-lantaldeen-ii-topaketa-urdirotzen/@@download/image/20124131805Auzolan.jpg
2012/12/13
berria
Asteburu honetan izango da Auzolan Lantaldeen II. Topaketa Urdirotzen
Datozen hiru egunetan, apirilaren 13tik 15era, izango Urdirotzen pasa den urtean abian jarri zuten Auzolan Lantaldearen bigarren topaketa. Elikadura, energia, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna izango dira mintzagai nagusiak.

Pasa den urtean egin zuten lehen aldiz ekimena, eta aurten ere Euskal Herri osoko eragileak elkartu eta esperientziak konpartituta aurrera begira beharrezkoak izango diren urratsak zehaztea da topakeatren jomuga.
Elikadura burujabetza, energia buruaskitasuna, hezkuntza eredu propioa, herri osasungintza, etxebizitzen arazoei aurre egiteko herri antolakuntza eta gisa horretako gaiak izango dira, besteak beste, Urdirotzen mintzatuko direnak.
Ekimenean parte hartu nahi duen guztiari gonbita luzatzen diote antolatzaileek, ideia guzti horien alde lan egin nahi dutenek Urdirotzeko Auzolan Taldeen II. Topaketan parte hartzeko.

Auzolan Taldeen II. Topaketa


Noiz: Apirilak 13tik 15era bitarte
Non: Urdirotz (Artzibar, Nafarroa)
Eraman beharrekoak: Zakua eta esterila, linterna eta arropa beroa
Izen emate fitxa: hemen
Kontaktua: auzolan@riseup.net