Asteburu honetan ere badago non aukeratu!

Heletan izanen da asteburuko hitzordu nagusia: Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia -argazkiko taldeak, Rynocerosek, gaur joko du-. Hala eta guztiz ere, Heletara joaterik ez baduzu hitzordu mordoa duzu aukeran.
Adibidez, Governors eta Su Ta Gar taldeek gaur joko dute Amoroton. UK Billek, bere aldetik, gaur bertan, Zarautzera eramango ditu bere doinu gogorrak. Des-Kontrol atsegin baduzu, Arrasaten ikusi ahal izango duzu zuzenean larunbatean.
Bestalde, jazzak eta bluesak Gasteiz eta Tolosa bere egingo dute egunotan. Gasteizko Alde Zaharrean Jazzharrean jaialdiaren txanda da eta Tolosan Tolosandblues egiten ari dira.
Eta, jakina, jaiak ospatzen ari direnez Euskal Herriko hainbat txokotan, bertso saiorik ezin falta.