Asteburu honetan, bazkari herrikoia eta hip hop gaua Gasteizko gaztetxearen 22. urteurrena ospatzeko

Asteburu honetan, bazkari herrikoia eta hip hop gaua Gasteizko gaztetxearen 22. urteurrena ospatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-honetan-bazkari-herrikoia-eta-hip-hop-gaua-gasteizko-gaztetxearen-22-urteurrena-ospatzeko/@@download/image/20104237031Gasteiz_gaztetxea_22urte.jpg
2012/12/13
berria
Asteburu honetan, bazkari herrikoia eta hip hop gaua Gasteizko gaztetxearen 22. urteurrena ospatzeko
Badira bi hamarkada baino gehiago Arabako hiriburuko gazteek apezpikuaren lorezainaren etxea izandako hura okupatu zutenetik, eta, hortaz, egun hauek merezi bezala ospatzeko programazio aberatsa prestatu dute.

Hona hemen, gaztetxekoen pozarekin bat egin nahi duen ororentzat aukera zabala:

Ostirala (apirilak 23, 21:00): Hip hop gaua Elenco Band eta 121 Krew taldeekin.
Larunbata (apirilak 24, 14:30): Bazkari herrikoia.
Igandea (apirilak 25, 19:00): Bing Band Berri.
Asteartea (apirilak 27): Dj gaua Chico Ritmillo eta Raybon-ekin.
Osteguna (apirilak 29, 19:00): Gaztetxeko hainbat belaunaldiren arteko solasaldia.
Ostirala (apirilak 30, 21:00): Kontzertua Never Surrender eta Motorsex taldeekin.
Larunbata (maiatzak 1, 11:00): Azoka alternatiboa, txistorra jatea, albokariak eta txistulariak. Eta, 21:00etan, kontzertua Fracture, RMP eta Eskuela de Odio taldeekin.
Igandea (maiatzak 2): Espetxera martxa.