Asteburu bikaina Aritz Aranburu eta Eneko Llanosentzat

Aritz Aranburu surflari zarauztarrak Brasilgo txapelketa irabazi du, finalean bertako Rodrigo Dornelles garaituta. Eneko Llanos triatloilari gasteiztarra, bere aldetik, Lanzaroteko Ironman proban nagusitu da.
Brasilgo Santa Catarinan lehiatu da Aranburu, eta garaipena eskuratuta, surfaren kategoria gorenera itzultzeko urratsa egin du. Ekainean, Sri Lankan lehiatuko da. Irakurri Aritz Aranbururi GAZTEZULOn eginiko elkarrizketa.
Eneko Llanosek Lanzaroteko triatloi luzea -Ironmana- irabazi du. Gasteiztarrak laugarren postuan bukatu zuen bigarren proba, bizikleta gaineko lana, liderrarengandik hamabi minutura. Hala ere, gai izan zen korrikako saioan aurretik zituen hiru kirolariak harrapatzeko eta atzean uzteko.
Bejondeiela bioi egindako balentriengatik!