Astebetez, giza gatazkei buruzko filmak ikusgai Bilbon

Astebetez, giza gatazkei buruzko filmak ikusgai Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebetez-giza-gatazkei-buruzko-filmak-ikusgai-bilbon/@@download/image/20129149361ikusezin_zinemaldia.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 27an hasi eta urriaren 4ra bitarte 'Film Sozialak' Ikusezin Zinemaldiaren laugarren edizioa egingo dute Bilbon. Orotara 55 lan lehiatuko dira zazpi kategorietako sariak eskuratzeko.

Bilboko Alhondigako aretoan eskainiko dira aurtengo Film Sozialak Ikusezin Zinemaldian parte hartuko duten filmak. Euskal Herriko nahiz atzerriko ekoizpenak dira, gai sozial eta korapilatsuak tratatzen dituztenak, eta aurtengoan aurkeztutako 300 filmetatik 55 hautatu dituzte lehian aritzeko.

Aste betez, arratsaldeko 19:30etan hasita, launa film proiektatuko dituzte Alhondegian, baina hortik kanpo ere ikusteko aukera izango da Barakaldoko, Elorrioko, Mungiako, Portugaleteko, Iurretako, Fikako edota Erandioko aretoetan.

Besteak beste, Saharako, Argentinako, Kolonbiako, Portugalgo, Mexikoko, Egiptoko eta Serbiako gatazkak tratatzen dituzte lanek, eta film labur nahiz luzeak tartekatuko dira.

Zazpi kategoria
Sariak eskuratzeko lehian, zazpi kategoria ezberdin bereizi dituzte antolatzaileek, honakoak: Emakume batek burututako lanik onena, Genero Berdintasunaren Saria, Kulturartekotasunaren Saria, Garapen Iraunkorraren Saria, Giza Eskubideen Saria, Ikasleen Saria, Ikus-entzuleen Saria eta Euskaraz egindako lan sozial onenari Aipamena.

Euskal Herrian ekoitzitako lanean artean ditugu, besteak beste, Sobre / Mesa dokumentala, Lagun minak fikzioko film laburra eta No te comas el Sur dokuementala.