Aste Santurako planen bat prestatu nahian? Hemen ideia batzuk

Aste Santurako planen bat prestatu nahian? Hemen ideia batzuk Pandemiaren datuak gora doazen honetan ezingo dugu urrutiegira joan ziurrenik, baina gure inguruan ere badira hainbat txoko interesgarri bisitatzeko. Horretaz jabeturik EAE barruan Aste Santuaz gozatzeko hainbat ideia plazaratu nahi izan ditu Turismo Sailak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aste-santurako-planen-bat-prestatu-nahian-hemen-ideia-batzuk/@@download/image/Captura de pantalla 2021-03-22 a las 12.32.40.png
2021/03/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pandemiaren datuak gora doazen honetan ezingo dugu urrutiegira joan ziurrenik, baina gure inguruan ere badira hainbat txoko interesgarri bisitatzeko. Horretaz jabeturik EAE barruan Aste Santuaz gozatzeko hainbat ideia plazaratu nahi izan ditu Turismo Sailak.
Aste Santurako planen bat prestatu nahian? Hemen ideia batzuk

Izan ere, hamaika txango egiteko, hamaika paisaia aurkitzeko, hamaika leku ezagutzeko daude oraindik gure inguruan. Webgune honetan ehunka helmuga seguru eta erakargarria proposatzen dira bakoitzaren gustu pertsonalaren araberakoak. 

Egun osoko planak
Leku ezberdinak proposatzen ditu webguneak baldin eta bikotekidearekin egin nahi den plana, haurrekin, lagun artean edo maskotarekin. Aukera horietatik bakarra edo bat baino gehiago aukeratu daitezke. Horren arabera azpian toki ezberdinak agertzen hasiko dira. Hurrengo pausoa gaia aukeratzea litzateke hauen artean: ura, kultura, gastronomia, natura eta paisaia, kirola eta abentura, urbanoa, %100 basque eta txiki-abenturak. Horiek aukeratzen joan ahala azpian oraindik eta pertsonalizatuagoak diren proposamenak eskainiko ditu algoritmoak. Azkenik, zonaldea, hau da, Araba, Bizkaia edota Gipuzkoa aukeratzeko beta ere ematen du. 

Ezagutu gabeko leku bikainak ezagutzeko aukera paregabea etxetik hurbil. Bota begirada bat eta egin zure planik gustukoena!