Aste santuan opor merkeak

Aste Santua dator eta ez dakizu zer egin. Tira, euromena dela eta, prezioak igo dira, baina ez da etxean gelditzeko modukoa!!! Hona hemen aurrekontuaren arabera, gazteok oporretara joateko zenbait aukera.
40-65 euro
Egia esan, diru honekin zaila da etxetik ateratzea, baina txanpon gutxi dituzuenok ere eskubidea duzue gurasoengandik ihes egiteko, ezta?
Akanpada librea izan daiteke aukeretako bat. Hala ere, gaur egun galarazita dago, bai natur parkeetan, bai edonon. Beraz, gelditzen den aukera bakarra lursailaren jabeari baimena eskatzea da.
Bestela, inguruko kanpinetara joateko aukera dago. Hiru eurotik gora ordainduta gaua egin daiteke Euskal Herriko kanpin gehienetan. Adibide ugari ditugu: Lizarra, Goizueta, Biarritz, Zarautz, Sopela, Gasteizen Ibaya...
Kanpinei buruzko informazioa zure inguruko edozein turismo bulegotan edo "Europa Camping+Caravaning 2001" gidetan aurkituko duzu.
Eusko Jaurlaritzako Turismo bulegoa: 945131321. Ipar Euskal Herrikoentzat: www.infobasque.com
65-170 euro
Aurrekontu honekin, lehenengo aukeraz gain, nekazaritza turismo etxeak ere bisita ditzakezu. Turismo mota hau asko zabaldu da azken urteetan. Landa etxe gehienetan 24 eta 72 euro bitartean balio du gaua igarotzea, bi lagunentzat. Batzuetan gazte txartelarekin beherapenak egiten dituzte. Etxe osoa hartzeko aukera ere izaten da, lagun koadrila osoa joateko, baina kontuan hartu gehienera 15 bat lagun joan daitezkeela.
Nekazaritza turismo etxeei buruzko informazioa ondoko telefono eta web orrialdetan topatuko duzu.
EAE-Kursaaleko bulegoa: 902130031. Nafarroa: 948206540. Ipar Euskal Herria: 67676262
www.nekatur.net
www.pyreneesatlantiques.com
170-325 euro
Diru honekin beste bi aukera proposatuko dizkizugu. Alde batetik, Espainiara edo Frantziara atera eta bertako aterpetxeetan lo egitea, eta bestetik, bidaia agentziaren batekin plan bat egitea.
Espainiako aterpetxeetan 5 eta 14 euro bitarte balio du gaua pasatzeak. Frantziakoak, aldiz, garestixeagoak dira (8-18 euro). Beherapenak lortzeko ezinbestekoa da aterpekide txartela egitea. "Europe 2001" gidan Europa osoko aterpeetxeei buruzko informazioa topatuko duzu, baita www.iyhf.org orrialdean ere.
Aukeratutako lekura heltzeko, badakizu merkeena autobusez joatea dela. Dena den, zenbait trenetan beherapenak egiten dituzte, Gazte Txartela izanez gero, Espainiako Renfen (902240-202), adibidez.
Bigarren aukera bidaia agentzia batekin plana egitea da. Hasteko, badira Europako herrialdeetara autobusez bidaiatzeko eskaintza tentagarriak. Horrez gain, abenturazaleentzat ere bidaiak antolatzen dituzte hurbileko lekuetara. Alegia, eskalada, ur jauzien jaitsiera edota buzeoa eskaintzen dituzten tokietara joan zaitezke, Mediterraneora, adibidez. Ez ahaztu, ordea, kirol hauek egiteko, ez dela beharrezkoa Euskal Herritik ateratzea, edo bestela begiratu orrialde honetan: www.troka.com
325-480 euro
Urrunago joateko aukera duzu aurrekontu honekin. Besteak beste, trenez edo autobusez Europan zehar ibil zaitezke, bonoen bidez.
Trenez, Inter Rail sustapenari esker, diru kopuru bat ordaindu ondoren zenbait astez nahi adina tren har ditzakezu. Inter Rail-en Europa osoa zortzi alderditan banaturik dago, eta bakoitzak hiruzpalau estatu biltzen ditu. Alderdi bakarra hartuz gero, 26 urtetik beherakoek hiru astez bidaia dezakete, 206 euroren truke. Duela gutxi hamabi egunetarako eskaintza berria atera da, 169 eurotan 26 urtetik beherakoentzat eta 248 eurotan gorakoentzat. Informazio gehiagorako:
www.inter-rail.org www.galeon.com/europe
Autobusez ere antzeko sustapenak daude. Eurolines enpresak adibidez, Eurolines Pass eskaintzen du. Haren bidez, 21 herrialdetako 48 hiri (Londres, Kopenhage, Milan, Roma, Budapest, Varsovia,...) bisitatzeko aukera duzu, autobusa nahi adina hartuta. Prezio normala 175 eurotakoa da, hamabost egunetarako, eta 210 euro, hilabeterako. Ikasleentzat, berriz, prezio merkeagoak daude.
Informazioa: www.eurolines.es
Hegazkinez bidaiatu nahi izanez gero, interneteko eskaintzak merkeenak izaten dira. Asko bilatu behar bada ere, batzuetan merezi du, Londresera joan eta etorria 90 eurotan lortzeko, esaterako. Ugari dira pagotxak eskaintzen dituzten orrialdeak:
www.lastminute.com www.easyjet.com www.ryanair.com www.viajarbajoprecio.com www.agenciaviajes.com www.mundoviaje.com www.travelprice.com www.muchoviaje.com
480-700 euro
Aurrekontu honekin bidaia agentzia batean ohiko hegaldiren bat har dezakezu gertuko herrialde batera: Maroko, Amsterdam... Ostatua edo jateko leku merkeenak bilatzeko oso baliagarriak dira "Trotamundos" edo "Anaya" saileko gidak.

Honako txartel hauekin beherapenak izango dituzu hainbat tokitan: museoak, jatetxeak, ostatuak, garraioak
ISIC ikasle txartela
ITIC irakasle txartela
YTIC gazte txartela
Aterpekide txartela
Txartelak zure herriko gazte informazio bulegoan lor ditzakezu. Informazio gehiagorako:
www.istc.org
www.iyhf.org

Honako zerrendan Euskal Herrian zehar bidaia prestatzeko adina informazio eskuragarri duzu. Kanpin, aterpetxe eta nekazaritza turismo etxeetan erreserba etxetik bertatik egin dezakezu. www.kaixo.com
Hego Euskal Herria http://turismo.navarra.com www.navarra.org www.pirineonavarro.org www.gipuzkoa.net www.paisvasco.net/turismorecept www.euskadi.net/turismo/sit_e.htm www.gaztenet.com/rincondelviajero www.paisvascoturismo.net
Ipar Euskal Herria www.bogaboga.com www.pyreneesatlantiques.com www.tourisme64.com www.infobasque.com

Ezinbesteko txartelak

Hamaika aukera Euskal Herrian