Assault on Precinct 13 *

Assault on Precinct 13 * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/assault-on-precinct-13/@@download/image/50p52-5.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: François Richet. Aktoreak: Ethan Hawke, Laurence Fishburne, Maria Bello. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 109 minutu. 

50.zenbakia
Assault on Precinct 13   *
John Carpenter maisuak 70eko hamarkadan zuzendutako izenburu bereko thriller finaren remake erdipurdikoa da. Auzo txiro eta baztertu bateko komisaldegian egiten du lan Jake Roenick gazteak. Iraganak apurtutako gizona da, eta arazo ugari ditu alkoholarekin. Gau ekaiztsu batean, Marion Bishop mafiakide arriskutsua zaintzeko agindua jasoko du. Gaizkile talde maltzur bat, ordea, mafiakidea askatzen saiatuko da. Ondorioz, tiroketa odoltsua jazoko da komisaldegian. Bala hotsen artean, galdutako ohorea berreskuratzen ahaleginduko da Roenick sargentua.