Assange askea pantailan

Assange askea pantailan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/assange-askea-pantailan/@@download/image/201210307910_Julian_Assange_Benedict_Cumberbatch.jpg
2012/12/13
berria
Bill Condon (Gods and Monsters, 1998) zuzendariak WikiLeaks web orrialdeari buruzko filma errodatuko du. Hasieran Julian Assangerena egiteko Jeremy Renner-en izena aipatu zuten arren, badirudi azkenean Benedict Cumberbatch izango dela kazetari australiarra gorpuztuko duena. Assangeren eskuineko esku den Daniel Domschelt-Bergena, aldiz, aurki Robocop berria izango den Joel Kinnamanek egingo du. Gidoia Fringe, Law and Order edota The West Wing telesail ezagunetan aritu den Josh Singerrek idatzi du.