“Aspirations” *****

“Aspirations” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aspirations/@@download/image/x_aspirations.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
x
110.zenbakia
Punk rockean giltzarri izan den talde sorta eman du Australiak, tartean The Saints, Victims eta oraingoan gurera ekarri ditugun X. 1979 urtean grabatu zuen hirukote aussie-ak Sidney hiriburuan bost orduko saio bakarra eta, beraz, honakoa berrargitalpena da. Biniloak Ingalaterrako punk eta post-punk klasikoaren kutsua duten 14 doinu biltzen ditu. Guztiak tempo ertainekoak, eta Ian Rilenen baxu indartsuak eta ahots oldarkorrak gidatuak. Orainari erreparatuz, herrikide dituzten Eddy Current Supression Ring taldearen eragina du X-ek. Punk bildumazaleek lerdea dariela behar dute egon.