Aspertuta? Jarraitu horrela!

Teknologiaren, sare sozialen eta Netflixen garaian, ia ezinezkoa da aspertzea. Hori ona dela pentsatuko duzue, baina psikologoen arabera, asperdura ona eta beharrezkoa da. Zergatik?
Egungo gizartean sekulako fobia diogu aspertzeari. Ez gara autobusean edota kalean ezer egin gabe egoteko gai. Ondorioz, ez dakigu gure buruarekin bakarrik egoten; gainera, asperdurak irudimena astintzen du, eta gauza berriak sortzera eramaten gaitu. Bestalde, asperdurak gure burua lasaitzen du, erlaxatu, etengabeko estimuluetatik aldendu. Burmuinarentzat, oporraldi batzuen modukoa da.
Noski, aspertuta bagaude sentipen okerrak izan ditzakegu, antsietatea, ezinegona eta beldurra kasu. Ondorioz, asperdurak drogetara, alkoholismora eta jarrera agresiboetara eraman dezake. Horregatik, psikologien hitzetan garrantzitsua da aspertzen jakitea, eta sentipenaz disfrutatzen ikastea. Eta zu, asperturik ote zaude?