Aspaldiko komunak

Komuna asmakuntza berritzat jo ohi dugu. Egia esan, gure aiton-amona askok eta askok ez zuten gaztetan ezagutu. Ez da hain berria, ordea. Txinan duela 2.000 urteko komuna aurkitu dute, harrizkoa, esertzeko aukera ematen zuena eta urez hornitua. Komuna Txina erdialdeko Henan probintzian topatu dute, Han errege leinuaren hilobietako batean.