Askoa Etxebarrieta Lasheras, "La pulga": "Hamar urtera flamenkito pila bat egongo da gurean
Gasteizko lokal okupatu batean ezagutu zuen flamenkoa. Maletak hartu eta Andaluziara jo zuen gehiago ikasi nahian; hamar urte egin zituen bertan. Jaioterrira itzuli denean gaztetxeetan tailerrak ematen hasi da. Eta emanaldiak tabernetan, antzokietan, kalean... Sekulako sua eta joa dauzka taulatu gainean, eta pixkanaka flamenkoa ezagutarazi nahi luke inguru hauetan.
Kasik bera baino handiagoa den maleta ekarri du altzoan. Soinekoak, txalekoak, zapiak, takoidun zapata mardulak ekarri ditu argazki saiorako. Internet bidez erosten omen ditu, garestiak omen dira. "Honek ia hirurehun balio zituen, honek berrehun" kontatzen digu arropaz aldatzen den bitartean. Zarauzko Gaztetxean egin dugu zita, gero kalean emanaldia eskaintzeko asmoa duelako. Kalekoari itxaron gabe argazkilariaren aurrean ere sekulako dantza saioa eskaini digu, ordea. Takoi soinua, esku-zartak, oihuak, birak, izerdia. Gaztetxean azteazken arratsalde buru zuri honetan dauden bizpahiru lagunek txaloka hartu dute Askoaren ikuskizuna. Bukatu dutenean, zerbeza batzuren bueltan hasi dugu elkarrizketa. Aulkia ere eskaini diogu, baina alferrik; galderei erantzun bitartean denbora gehiago egin du tente eserita baino. La Pulga, ondo jarri zioten ezizena.
Lokal okupatu batean eskaini zuten tailerrean ezagutu zenuen flamenkoa. Nola izan zen hori?
Gasteizko Zaramazulon Rosa Lahoz eta Angelucho deituriko perkusionista bat klaseak ematen hastekoak zirela komentatu zidaten lagun batzuek. Niri betidanik gustatu izan zaizkit ijitokeriak, Los Chichos eta horrelakoak, eta animatu egin nintzen. Gogoratzen naiz korroan jarri, Rosa dantzatzera atera eta, denok esku-zartaka, sekulako girotxoa sortzen zela. Gero banan-banan animatzen zen jendea... erritmoa, 'soniketea', konpasa... uau! esku-zartak jotzen hasi da azaltzen duen bitartean. Gainontzekoei egiten diezun opari moduko bat da erdira aterata eskaintzen duzun dantza, eta aldi berean energia pila bat jasotzen duzu guztiengandik... Oso polita iruditu zitzaidan.
Ballet klasikotik zentozen, Victor Ullateren eskolan klaseak emandakoa ere bazinen
Sei urte egin nituen umetan dantza klasikoa ikasten Guridiren eskolan, Gasteizen. Eta gero ikastaro batzuk ere egin nituen Bilbon Lefortekin eta Madriden Victor Ullateren eskolan. Dantza betidanik gustatu izan zait... Baina hamabi-hamahiru urterekin, badakizu, adin horrekin nahiago duzu zarata pixka bat, zerbait kañeroagoa, nik behintzat bai, eta balleta utzi eta bateriarekin hasi nintzen, taldetxo baten edo bestearen jiran. Eta horrela egin nituen sei edo zazpi urte, flamenkoarekin topo egin arte. Izatez, tailer horietara perkusioa ikastera gerturatu nintzen, baina hor dantzak harrapatu ninduen berriro. Agian flamenkoa, azken batean, dantzaren eta perkusioaren arteko nahasketa bat bezala ikusi nuelako.
Maletak hartu eta Andaluziara joatea erabaki zenuen, flamenkoaren sustraien bila.
Zaramazuloko tailerraren ondotik, Rosa Lahozen akademian, Traspasos-en hanketako teknikak ikasten aritu nintzen Gasteizen bertan. Udan, kurtsoa bukatu zenean, jarraitu egin nahi nuen eta komentatu zidaten Granadan bazirela ikastaro trinkoak. Granadara joan eta konturatu nintzen benetan zerbait ikasi behar banuen bertan gelditu beharra neukala. Ikasteko, ikusteko, entzuteko sekulako beharra sentitu nuen... Etorri, banindoala esan eta irailean jada han nengoen instalatuta.
Hurrengo hamar urteetan maleta horiek buelta asko eman zuten Euskal Herria eta Andaluzia artean.
Hona lan egiteko etortzen nintzen, dirua lortzeko eta berriro joateko. Tabernan egiten nuen lan hemen eta, bolotxoren bat ateratzen bazitzaidan, ba hori ere bai. Gero, Sevillan nengoela, beka bat ere lortu nuen Jaurlaritzatik, eta bolada luze batean ez nintzen mugitu ere egin handik.
Ikasketa prozesu honetan guztian hainbat erreferente izango zenituen. Zeintzuk?
Nire idoloa Carmen Amaya da. Zapateatzen hasi zen lehen emakumea izan zen. Ordura arte emakumeek dena hemen egiten zuten eskuak mugitzen ditu, eta gizonek egiten zituzten esku-zartak esku-zartak jotzen hasten da eta takoneoak, eserita. Alegia, beti bezala, eurek markaturiko erritmoan egin behar genuen dantza emakumeok. Baina Carmen Amaya agertu zen, ijitoa eta basatia, pasada bat, eta hankaz gora bota zituen arau hauek. Antonio Gades ere asko gustatzen zait. Kristoren dantzaria zen eta asko gustatzen zaizkit bere formak. Bizirik daudenetatik, aldiz, Farrucoak bikainak dira; batez ere aitona, baina Farruquito ere bai, eta familia osoa. Estilo horrekin oso identifikatua sentitzen naiz, dena oso barrutik, letrak uaaah!, gero 'arrebatoa', uaaah!, horrela, oso basatia.
[Soinean daraman traje flamenkoak kontraste polita egiten du gaztetxeko hormek duten ohiko janzkerarekin: jai herrikoien edo presoen edo bertako hainbat aldarrikapenen aldeko pegatina mordoa, 'Euskaraz bizi!' pintada, graffitiak... Eta liatutako zigarrotxoa ezpainetan, bere grina flamenkoa agerian gelditzen da berriro galderei esku-zartak joaz erantzuteko aulkitik jauzi egiten duen bakoitzean. Atomikoa da]
Izan duzu erreferente hauetakoren bat ezagutzeko aukerarik?
Farruquitoren ikastaroetan egon izan naiz, eta ama eta familia guztia agertzen zen azkenerako. Anaia gazteak, El Carpetillak, zur eta lur uzten ninduen. Ezagutu nuenean zazpi urteko mukizu bat zen, eta kanpoan pausu bat errepasatzen ari nintzela, "te falta un golpe!" hasi zitzaidan kakanarrua. "Bai?", eta "bai", eta "mira, mira" takatakatakata dantzan, "ahí" takatakata!. Kar, kar. Munstro txiki bat da; hamabi bat urte izango ditu orain. Kristoren dantzaria izango da hori.
Eta musikari edo abeslari gustukoenak?
Camaron izugarria zen. El Agujetas ere asko gustatzen zait, 'cante' oso sakona egiten du honek ere. El Agujetas, pertsona xelebrea, baita ere. El Chocolate ere zuzenekoan oso oso ona zen. Kontu modernoagoekin dabiltzanen artean Tomasito asko gustatzen zait, 'que esta sembradisimo por todos los lados'... Jende asko ari da oso gauza politak egiten: Miguel Poveda, La Macanita de Jerez, El Capullo de Jerez... Jerezen, adibidez, sekulako harrobia dago.
'El Agujetas', 'El Chocolate', 'La Macanita'... 'La Pulga' hartu duzu zuk ezizen gisa.
Taberna batean egiten nuen lan eta, ti-ta ti-ta, sekulako abiadan ibiltzen nintzen mahai batetik bestera. Bezeroei grazia egiten zien eta la correcaminos, la pulga deika aritzen ziren adarra jotzen. Lagun batek hori entzun eta handik aurrera la pulga, la pulga, la pulga... Izen artistikoa aukeratzea tokatu zitzaidanean, hortik hartu nuen. Gainera, lagun hori jada ez dago gure artean eta berari egiten diodan omenaldi moduko bat bihurtu da izen hori niretzat, zerbait oso berezia.
Hamar urte Andaluzian, bizitza erdia flamenkoa dantzatzen. Zer suposatzen dute bi hauek zure bizitzan?
Flamenkoa nire pasioa da, nire izpiritua betetzen duen indarra. Flamenkorik ez banu ez dakit zer egingo nukeen. Egunero-egunero sartzen ditut nire orduak dantzan eta hori gabe sekulako zuloa izango nuke...
Eta Andaluzia?
Oso ondo pasa izan dut bertan. Oso oroitzapen politak dauzkat. Bertako klima ere, hegoaldeko bero hori asko gustatzen zait. Eta batez ere jendea. Flamenko munduko jendearekin topo egiten dudanean berehala hasten da norbait "a-ha!, a-ha!, a-ha-ha!" esku-zartak joaz dantzan hasi da berriro, eta berehala sortzen da girotxoa. Momentua bizitzea gustatzen zaie, egunean egunekoarekin bizi dira, "gaurkoa gaur xahutuko dut, eta bihar Jaungoikoak esango du!", hainbeste lotura eta segurtasun bilatu gabe. Hemen edozein etxetan topatuko duzu sekulako telebista eta sekulako musika ekipoa. Han, orokorrean, diru gutxiagorekin bizi dira, baina kalera ateratzen dira gehiago. Gainera, oso biziak dira bizimodua ateratzeko: kotxea konpondu beharra dagoela eta tailerra garestia dela, ba halakori eskatu, ez dakit nora joan, moldatzen dira! Bizi filosofia hori asko gustatzen zait...
Akademiako irakaslea, taulatu gainera turistentzat dantza egitera igotzen dena, trago baten trukean esku-zartak jotzen dituen ijitoa denengandik ikasiko da zerbait, ezta?
Akademia serioagoetan ibili naiz, eta baita bestelako istorioetan ere. Adibidez La Presi-k Sacromonteko koba batean ematen zizkigun klaseak. Ez zegoen ez taulaturik, ez ispilurik eta ez ezer, baina asko ikasi nuen. Teknika garrantzitsua da, tirruuu-tan!, egin nahi baduzu orduak sartu behar dituzu hankekin, bestela ez da garbi aterako. Baina klasean ikasten dituzun horiek guztiak praktikan jarri beharra dago, eta hori parrandetan egiten da behar den bezala. 'Patailla por bulerias' batean, denak ta-ta-tata-ta-ha, ta-ta-tata-ta-ha! ari direnean, eta letra bat abesten dizutenean, noiz markatu behar duzun, letrarekin batera bukatzeko deia noiz egin behar duzun... Barrutik atera behar zaizu, alderdi intuitibo hori garatu behar duzu, eta hori ere eginaz ikasten da, parrandetan.Israeldarrak, japoniarrak, amerikarrak, australiarrak mundu osoko jendea gerturatzen da Andaluziara flamenkoa ikastera.
Lehen aldiz Granadara iritsi nintzenean flipatu egin nuen. Penintsulatik etorritako bakarra ni nintzen. Eta kuriosoa iruditu zitzaidan Euskal Herrian hain kontu ezezaguna izatea eta aldi berean munduko beste puntatik flamenkoa ikastera zetorren jendea pila horrekin topo egitea. Gero, beste zentzu batean, dezenteko lasaitua ere eman zidan honek guztiak, "behintzat ez nahiz urrundik dena utzita hona etorri den ero bakarra" kar, kar... Egin nahi duzuna egiteko beste dena uzten baduzu, benetan betetzen zaituen zerbait izango da, eta horren aurrean berdin dio japoniarra, brasildarra, euskalduna edo nondarra zaren.
Euskal Herrian oraindik nahikoa ezezaguna da flamenkoa. Zergatik ote da hau?
Francok Espainiaren irudia saltzeko erabili zuen flamenkoa. Zezenak, flamenkoa eta ole! Eta hemen izan dugun eta daukagun errepresioarekin, espero dugu dena konpontzea, lotura horrek distantziak markatzea ekarri du. Baina parranda flamenko batean sentitzen denak ez dauka zerikusirik sentimendu espainolarekin. Ijitoen dantza da, eta nahi baduzu baita Andaluziarrena ere, ijitoak ez diren andaluziar askok ere aberastu dutelako. Ijitoak nomadak dira eta historian zehar ezagutu duten toki bakoitzetik aberasten joan dira euren dantza. Hori dela eta, eragin arabiar nabarmena du, eta baita hindua ere. Andaluzian gelditu ziren ijitoek eta andaluziarrek eman diote azken garapena.
Nola hartu zuten ingurukoek zure bokazioa?
Gurasoek hasieran flipatu egiten zuten. Beti ibili dira saltsa guztietan sartuta hemengoa defendatzeko, eta hasieran aitak esaten zidan: "Baina zuk euskal dantzarekin ez, zuk flamenkoarekin hasi behar zenuen!" Eta erantzuten nion: "Aita, zer egingo diot ba, hau da gustatzen zaidana". Euskaldunagoa izateko trikitixa jo eta euskal dantzak ikasi behar ditut, ala? Gerora, ikusi zutenean serio ari nintzela, Granadara nindoala bizitzera, gehiago interesatzen hasi ziren. Eta Gasteizen nengoela telebistan zerbait azaltzen bazen "E! Farruquito hori telebistan ageri da!" hots egiten zidaten. Orain beti etortzen dira ni ikustera, eta gustatzen zaie. Ulertu dute zer den benetan. Ama flamenkito guztiekin parrandara eraman nuen behin Sevillan, eta flipatu egin zuen, azken batean bera bezalako jendea delako. "Jo, hau giroa!" esaten zuen, eta "zergaitik uste duzu ba hemen nagoela?" esaten nion. Gainerako jendearekin ere antzera. Hasieran batzuk galdetzen zidaten: "Ze, oraindik Sevillanekin jarraitzen duzu?" eta nik "ez, Sevillanak ez, flamenkoa". Izan ere, batak eta besteak ez daukate zerikusirik. Orain, pixkanaka, jendea irekiagoa da.
Urte hauetan jarrera aldaketa nabaritu duzu, bada.
Bai, bai. Ikustera etortzen den jendea, flamenkoa zer den jakin gabe nire ezagunak direlako gerturatzen direnak tartean, oso gustura irteten da. Eta batez ere inguru alternatiboetan kristoren arrakasta dauka. Hemen Zarauzko gaztetxean egin nuen emanaldira, adibidez, 80 bat lagun etorri ziren eta sekulako giroa sortu zen, denak esku-zartaka... Gainera, bertako jendea ere hasia da gauzak egiten. Rosa Lahoz, Gaizka Baena, Jagoba izeneko Bilboko gitar-jole bat... Bilbon badabil 'peñita' bat eta hemendik hamar urtera flamenkito pila bat egongo da Euskal Herrian!
Zein dira hemen dauzkazun plazak?
Denetarik egin dut. Tabernetan batzuetan, beste batzuetan gaztetxeetan, antzokietan pare bat aldiz, Gasteizko Jimmy Jazzen birritan, kalean dezentetan, Legorretako kobazuloetan ere egin nuen bat...
Zein duzu gustukoago?
Deitzen nauten toki guztietara gustura joaten naiz. Nik dantzatu egin nahi dut. Ordu askotako lan bat dago atzean eta horren emaitzak erakustea gustatu egiten zait...
[Aste egun buruzuria izan arren, gaztetxea betetzen ari da pixkanaka. Konturatu garenerako aulkietan eseritako hamabost bat laguneko korroa osatu da barraren beste izkinan. Gazte bat gerturatu zaigu, zazpietan asanblada hastekoak direla esanez, ea luzerako daukagun. Zazpiak pasata dira. Hamar bat minutu gelditzen zaizkigula komentatu diegu, aldatu gaitezkeela beste gela batetara. "Lasai, hamar minutu badira itxarongo dugu!" dio eserita dagoen gazte batek; "Interesgarria da gainera, gustura ari gara entzuten!" beste batek. Eta asanbladak asanblada hamar minutu atzeratzea erabakit du aho batez.]
Flamenkoa txalapartarekin fusionatzen duen proiektu batekin ere bazabiltza orain.
Ea taldekoekin. Beraiek lehenagotik ere ezagutzen zuten erritmo flamenkoa, eta elkarrekin probak egiten hasi ginenean berehala sortu ziren hainbat gauza. Ordutik bi bideetatik egin dugu aurrera: batetik, eurek nire flamenko ikuskizunetan parte hartzen dute; kitarra, esku-zartak, 'cantaorea', 'bailaora', 'cajon' eta txalaparta. Bestetik, Adabegi proiektua dago, munduko musika ezberdinak fusionatzen dituena; afrikarra, flamenkoa eta balkaniarra, baina beti oinarri bezala txalaparta erabiliaz. Oso pozik nago eurekin, kristoren gogoa eta ilusioa dutelako.
Ondo ezkontzen diren bi elementu dira bada.
Biak perkusioa dira, biak egur soinua dira. Herri kulturakoak dira biak. Oso ondo uztartzen dira.
Zein da 'La Pulga'-ren estiloa?
Hanken soinua da gehien gustatzen zaidana, hortik botatzen dut barruan daukadana. Estilo basatia gustatzen zait, 'arrebatoa'... Pixka bat maskulinoa naiz, eta harrokeria puntu bat ere ateratzen zait. Transformatu egiten naiz, eta "aaah!, ahi-ahi!, que pasa!?, pooh-pooh, aa-haa!", 'bazilatzea' gustatzen zait. Gero, bizitza arruntean, ez daukat hainbesteko aurpegia, hori uste dut behintzat... Nire munduan sartzen naiz dantzan ari naizenean, zerbait berezia gertatzen da hor...
Zuk ematen dituzu orain tailerrak lokal okupatuetan. Zein da ikasleei beti ematen diezun aholkua?
Arima atera beharra dago. Azkenean hori da garrantzitsuena. Arima ateratzen duenak, teknika asko izan gabe ere, iristea lortzen du. Eta lan egitea. Lan egitea, ilusioa, gogoa... Eta batez ere disfrutatzeko esaten diet, asko disfrutatzeko.
Idazle bat: Bennedetti gustatzen zait. Gauza ederrak kontatzen ditu.
Instrumentu bat: Bateria, perkusioa. Baina biolina eta biolontxeloa ere asko gustatzen zaizkit.
Granadan flamenko gaua pasatzeko txokoa: Koba bat, lagunekin.
Sevillakoa: Pumarejo plazan, Alamedako txoko batean.
Euskal Herrikoa: Junkal Iruñean. Kobatxo bat bezalakoa da eta beti inspiratzen naiz. Hor ateratzen zaizkit hor bakarrik ateratzen zaizkidan gauzak.
Deskantsatzeko txoko bat: Edozein hondartza eder, jende asko ez daukana.
Euskaldun flamenkoena. Asko gaude. Rosa Lahoz, Calderon, Edu...

"La pulga"-ren kuttunak: