Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzaria eta Alejandra Ispizua fitness txapelduna iraileko

Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzaria eta Alejandra Ispizua fitness txapelduna iraileko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/askoa-etxebarrieta-la-pulga-flamenko-dantzaria-eta-alejandra-ispizua-fitness-txapelduna-iraileko-gaztezulon-protagonista/@@download/image/20118319105La_Pulga_I.jpg
2012/12/13
berria
Abuztuko geldialdiaren ostean, topera dator bueltan GAZTEZULO; aurpegi, eduki eta irudi interesgarriz josia: Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzaria, Alejandra Ispizua fitness txapelduna, Igotz Ziarretaren argazkilaritza proiektu berezia, Izate musika taldea, Donostiako Zinemaldirako proposamenak... eta askoz gehiago ostiralean zure etxean edo ohiko kioskoan!

Askoa Etxebarrieta du izena, eta La Pulga izen artistikoa. Bera da iraileko GAZTEZULOko protagonista nagusia eta azala. Gasteizko lokal okupatu batean ezagutu zuen flamenkoa. Maletak hartu eta Andaluziara jo zuen gehiago ikasi nahian; hamar urte egin zituen bertan. Jaioterrira itzuli denean gaztetxeetan tailerrak ematen hasi da. Eta emanaldiak tabernetan, antzokietan, kalean... Sekulako sua eta joa dauzka taulatu gainean, eta pixkanaka flamenkoa ezagutarazi nahi luke inguru hauetan. Elkarrizketa dibertigarria eta aberatsa izan dugu berarekin Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Alejandra Ispizua ere ekarri dugu gure orrialdeetara. Euskal Herriko fitness txapeldunak giharren lehiaren mundura hurbildu gaitu eta kirol honen argi-ilunez hitz egin digu Gernikako gimnasioan. 27 urteko bermeotar gazteak aitortu digunez, kirol honek bere gorputza "behingoz" onartzen lagundu dio.

Izate musika taldeko Claire Lacarrarekin ere mintzatu gara, Franco diktadorea Donostian sartu zenekoa ekarri dugu gogora bertsotan, Bartzelonako Euskal Etxeko diseinu arduraduna den Igotz Ziarreta argazkilariaren lanekin hornitu dugu 'Iruditan' atala, Kerman lotu dugu kate motzean, Slow sexera hurbildu gara, Donostiako Zinemaldian ez galtzeko zenbait proposamen ere badakartzagu… ostiralean zure etxean edo ohiko kioskoan!