Askerock Gasteizen

Askerock Gasteizen Musika jaialdia antolatuko dute urriaren 21ean Mendizabalan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/askerock-gasteizen/@@download/image/Eskean-Kristö.jpg
2017/07/21
albiste-laburra
Musika jaialdia antolatuko dute urriaren 21ean Mendizabalan
Askerock Gasteizen

“Ez gara libre izango haiek aske izan arte” lemapean, elkartasuna eta musika uztartuko dituen jaialdian egingo dute Gasteizko Mendizabala aparkalekuan.

Sare sozialen bitartez ezagutzera eman dute egitaraua eta euskal taldeek protagonismo nabarmena izango dute. Besteak beste, Bad Sound, Willis Drummond, Esne Beltza eta Eskean Kristö ariko dira. Kanpotik ere etorriko dira hainbat banda, tartean Riot Propaganda, Txaranga, Zoo eta Mafalda.

Oraindik ez dute kartela erabat itxi, ordea. Ahalik eta publiko gehien erakarri nahian, askotariko musika eskaintzea da Askerock jaialdiko antolatzaileen helburua eta, horrekin batera, emakumeek eginiko musika sustatu nahi dute. Horregatik, Mafalda taldea ez ezik, neskek osatutako beste bandaren bat ekartzeko nahia adierazi dute.

“Dispertsio politika salatu eta sakabanaketa honek preso politikoen senitartekoei eragiten dien galera ekonomikoetan laguntzeko dirua biltzea” da Askerocken xedea. Abestia Eskean Kristök egin du, eta datozen egunetan aurkeztuko dute.