Askekintzaren 'Gurean' dokumental latza, martxoan ikusgai

Askekintzaren 'Gurean' dokumental latza, martxoan ikusgai Gurean ere, animaliak torturatzen dira; jaietan, festa herrikoietan, kirolean, espektakuluetan... Askekintzak ezkutuan grabatutako irudiek barrua eta kontzientzia astinduko dizute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/askegintzaren-gurean-dokumental-latza-martxoan-ikusgai/@@download/image/foto15-b.jpg
2018/02/27
albiste-laburra
Gurean ere, animaliak torturatzen dira; jaietan, festa herrikoietan, kirolean, espektakuluetan... Askekintzak ezkutuan grabatutako irudiek barrua eta kontzientzia astinduko dizute!
Askekintzaren 'Gurean' dokumental latza, martxoan ikusgai

Apuntatu data: martxoak 23, Donostiako Trueba zinema aretoan; sarrera doan. Bertan, Askekintzak Gurean dokumental latz, gogor eta beharrezkoa aurkeztuko du. Begiak irekitzeko prest?

 

 

Bada garaia Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabileraren inguruko eztabaidari heltzeko. Hori da, hain zuzen, Askekintzak lau urtetan landu duen dokumentalaren helburua; gure barrua nahastu eta kontzientzia piztea. Adierazi dutenez, gaia jorratzen duen lehenengo dokumentala da, urteetako ikerketaren ondorio:

 

"Euskal Herriko festetan urtero ehunka animalia gatibatzen, esplotatzen eta erailtzen dira. Sokamuturra, idi eta zaldi demak, ahari jokoak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak, asto lasterketak, animalia erakusketak, zaldi edo asto lasterketak... Adibideak amaiezinak dira, baina ezaugarri bat dute komunean: injustuak direla".

 

 

Askekintzako hainbat aktibistek ezkutuan grabatutako irudiekin osatu dute Gurean, eta ezagutzera eramateko, trailer bat prestatu du Donostialdeko talde antiespezistak. Dokumentala euskaraz dago grabatua, eta frantsesezko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpidatziak izango ditu.

 

Zure kolektiboaren atxikipena gehitu nahi baduzu idatzi hurrengo helbidera: askekintza@riseup.net