‘Aske’, 'Herrimina' eta '... baina saiatu naiz', IV. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak

Atzo, abenduak 3, egin genuen IV. GAZTEZULO Bideo Lehiaketaren sari banaketa, eta ‘Aske’ lanak eskuratu du 1.200 euroko lehen saria. Joxe Mujikaren ‘Herrina’ bideoari eman dio epaimahaiak bigarrena, eta ikusleek ‘… baina saiatu naiz’ lana saritu dute. Zorionak hirurei!
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduak 3, Ika Mizka 2013 zirkuituaren hirugarren eta azken saioaren ostean egin genuen IV. GAZTEZULO Bideo Lehiaketaren sari banaketa, eta Mondragon Unibertsitateko gazteez eta aurpegi ezagunez inguraturik jaso zituzten garaileek epaimahaiak eta ikusleek banatutako sariak.
Angel Aldanondo, Iratxe Fresneda, Olaia Gil eta Asier Hernandeze izan dira aurtengo epaimahaikideak, eta haien iritziz, lehiaketan parte hartu duten 30 bideoen artean, Aske izan da onena. Dena den, puntuak oso berdintsuak izan dira, eta bigarren saria jaso duen Herrimina bideoak ere sari nagusia jasotzeko aukerak izan ditu.
1go Saria
Ainhoa Garcia, Andrea Lopetegi eta Lander Arretxeak osatutako 1’27 minutuko bideoak eskuratu du 1.200 euroko txeke, eta ekitaldian bertan Garciak jaso zuen saria Aitor Abaroa GAZTEZULOko zuzendariaren eskutik. Egileen hitzetan, "amesten dugunean bizitzen dugun askatasunari buruzko gogoeta" egiten du bideoak.
2. Saria
300 euroko txekea, aldiz, Ibarrako Joxe Mujikak jaso du. Madrilgo zine eskolan ikasten dihardu gazteak, eta oso gustura dagoen arren, bizitzaren joan-etorri horiek beragan duten eragina islatu nahi izan du 3’00 minutu zehatzeko bideoan.
Ikusleen Saria
Ikusleek emandako botoak jarraiki, azkenik, Javi Zubiaga, Gorka Henares, Unañe Uriarte, Eneko Baroja eta Leire Rubiraltaren … baina saiatu naiz lana izan da ikusleek atseginen izandakoa. Azaroaren 18ra bitarte zabalik egon zen botoak emateko epea, eta gaueko 00:00ak arte. Hala, hamahiru boto eskasengatik izan bada ere, bizkaitarrek eskuratu dute saria gailu teknologikoz, liburuz, diskoz eta GAZTEZULO produktuez beteriko otarrea.