Askatasunaren Estatuaren

New York-eko Askatasunaren Estatua kobrez egina dago. Dakigunez, kobrearen kolorea ez da berdea eta estatua hori, aldiz, berde kolorekoa da. Non dago sekretua? Euri azidoak aldatzen du kobrearen kolorea. Autoek eta kamioiek azido sulfurikoa askatzen dute, eta azido hori eta euria nahasten direnean, euri azidoa sortzen da. Euri azidoak, bestalde, kobre sulfatoa askatzen du eta sulfato hau, hain zuzen, berdea da eta kobrea herdoiltzen du. New York-en auto ugari ibili ohi denez, estatua erabat herdoilduta dago.