Askatasuna giltzurrun baten truke

Askatasuna giltzurrun baten truke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/askatasuna-giltzurrun-baten-truke/@@download/image/2011237076giltzurruna.jpg
2012/12/13
berria
Askatasuna giltzurrun baten truke
Misisipiko Haley Barbour gobernadoreak Gladys eta Jamie Scott ahizpei bizitza osoko kartzela zigorra barkatu die Gladysek giltzurrun bat eman diolako Jamieri. Aurrerantzean, 38 urteko neskak ez du dialisirik beharko. Horixe zen gobernadoreak sententzia kentzeko ipinitako baldintza. Emakumeek bete egin dute, eta kalean dira 16 urte kartzelan pasatu ostean. Armak erabiliz lapurtzea leporatuta zeuden espetxean.