Askapenak abiaturiko elkartasun biraren azken txanpa

Askapenak abiaturiko elkartasun biraren azken txanpa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/askapenak-abiaturiko-elkartasun-biraren-azken-txanpa/@@download/image/20091141985elkartasunez_copia.jpg
2012/12/13
berria
Joan den urriaren 31z geroztik, egunez egun, aurrera doaz Askapenak, urteroko legez, aurtengoan ere martxan jarritako jardunaldi internazionalistak. `Euskal Herria Palestinarekin Elkartasunez Tour´ izenburupean, boikota "Israelek Palestinari inposaturiko mugak gainditu, harresiak apurtu eta apartheida garaitzeko tresna eraikitzailea" dela aldarrikatu nahi du erakunde internazionalistak.

Askapenak antolaturiko Euskal Herria Palestinarekin Elkartasunez Tour ekimena gure geografiako hamaika txokotara iritsi da jada, baina oraindik ere aldarrikapenerako beste hiru egun dituzte begi aurrean, azken txanpa da.

Makina bat artistak, irakaslek, idazlek, musikarik eta bertsolarik egin dute bat Israeli boikot ekimenarekin, eta halaxe lortu dute  kontzertuz, zinema maratoiez, hitzaldiz eta erakusketaz josiriko agenda erakargarria osatzea. Hauek dira datozen egunotako hitzordu garrantzitsuenetako batzuk:

Azaroak 5, Iruñeako Totem aretoan, kontzertua: Basel Zayed eta Anje Duhalde.

Azaroak 5, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, kontzertua: Dam, Bad Sound System eta Indarrap.

Azaroak 6, Durangoko Plateruenan, zinema emanaldia + kontzertua: Checkpoint Rock dokumentala eta Dam + Bad Sound System.

Azaroak 6, Donaixtiko Gaztetxean, kontzertua: Arrebote, Nabil Monsor eta Stockholm.

Internazionalista egunak emango dio amaiera borobila bira honi. Azaroaren 7an izango da, Altsasun. Hain zuzen ere, Arrebote musika talde sakandarrak prestatu du  larunbaterako kanta Julen Zulaikaren hitzekin.

Dagoeneko, 200 bat norbanakok eta elkartek adierazi diote babesa Palestinatik heldutako Elkartasunez manifestuari eta honek biltzen dituen hiru aldarrikapen nagusiei:

- Bazterkeria etenda, Israelen bizi diren palestinarrei dagozkien eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatzea.
- Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne).
- Errefuxiatu palestinar guztien beren herrira itzultzeko duten eskubidea errespetatzea.