Aska ezazu adatsa!

Itxura aldaketa baten beharrean zaude eta ez dakizu zer egin? Lasai, orrazkeretan modan zer dagoen argitu digu Josy Larrageta Donostiako Josy ileapaindegiko estilistak. Hala ere, bere ustez, ilea ezin ederrago izateko sekretua ondo zaintzea da.
Neskak
Kolorea: Safari koloreak dira nagusi: lur kolorea, hur kolorea, marroi argia eta beste. Beltzetik argietara jauzi egin dugu. Bestalde, tinte naturalak dira jaun eta jabe: ez dute ilea kaltetzen eta bestelakoen antzeko emaitzak ematen dituzte.
Forma: Gaizki moztutako orrazkerak daude modan, ezberdintasunak agerian uzten dituztenak, alegia. Punta zorrozdun melenak ere eramango dira. Hori bai, beti ere, orrazteko errazak. Ilea lisatzeko, keramikako xaflak erabiltzea da berriena. Bestalde, bukatu da luzapenen moda.
Mutilak
Kolorea: Koloreak ez du horrenbeste axola gizonen modan aurten, hala ere, kolore ilunak eraman ohi dira.
Forma: Punta-puntakoena eskale "look"-a da, hau da, erdi moztutako bizarra, bibote hasi berria, belarri aldeko ileak luze, gaizki moztutako orrazkera Ile motz-motzak eta punky tankerako orrazkerek atzera egin dute.