Asier Serrano: "Sexua eta maitasuna elkarrekin lotzen ditut"

Asier Serrano: "Sexua eta maitasuna elkarrekin lotzen ditut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asier-serrano-quotsexua-eta-maitasuna-elkarrekin-lotzen-ditutquot/@@download/image/77p55asierserra_1363899522.jpg
2007/09/07
elkarrizketa
Asier Serrano: "Sexua eta maitasuna elkarrekin lotzen ditut"
Asier Serrano. 1975eko maiatzaren 20an Eibarren jaioa. Idazlea eta musikaria. Lorelei taldeko kantaria izandakoa ez da lorez-lorez ibiltzen: nahiago du bere lore bakarra ondo zaintzea. 

Zein da sexu-organu gorena?
Garuna.

Eta mingaina?

Dena pasatzen da bertatik. Aurretik zer jan duzun ere eragina izango du, noski.

Zuk ondo erabiltzen duzu?

Hitz egiteko bai, baina beste kontu batzuetarako ez dakit… trabatu ere egiten naiz; esperientzia falta eta, badakizu.

Belarrian xuxurlatzea afrodisiakoa omen da…

Bai, hala da: belarrira esandako kontu horiek, eta arnasarekin lagunduta, gainera.

Zer nahiago duzu, batekin goxo eta luze, hala askorekin azkar eta basati?

Batekin goxo eta luze. Horretan nahiko klasikoa naiz: sexua eta maitasuna elkarrekin lotzen ditut. Adinarekin,  gainera, lotzen joaten direla uste dut.

Ohean, zer da garrantzitsuena?

Eroso sentitzea zure gorputzarekin: norberarengan ziurtasuna sentitzea, albokoa zurekin ziur sentitu dadin.

Muxuei dagokien denbora ematea al da gakoetako bat?

Bai, muxuak ziurtasunarekin eta hasierako beroketa horrekin lotzen ditut. Muxuek, hitzek, begiradek ematen dute berotasuna.