Asier Serrano: "Ilusiorik ez dutenei oparitzen diet nire ametsa"

Asier Serrano: "Ilusiorik ez dutenei oparitzen diet nire ametsa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asier-serrano-quotilusiorik-ez-dutenei-oparitzen-diet-nire-ametsaquot/@@download/image/44p52-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Asier Serrano: "Ilusiorik ez dutenei oparitzen diet nire ametsa"
Eibartarra. 29 urte. Taurus. Mania berezirik ez du. Zaletasunak? Mendian ibiltzea eta bidaiatzea; jakina, lagunarteko afariak ahantzi gabe. Bere burua musikari, irakasle eta idazle gisa bataiatu du. Aian bizi da duela urte batzuetatik.

Arrunt laket dut: Esnatzean, bizitza arnasten dudala sentitzea.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Inor baino gehiago sentitzen den mozoloa.


Lasaigarri zait: Lan ordu askoren ondorengo atsedena. Ezinbestekoa da.

Sutan jartzen nau: Entzuten ez dakien hizlariak. Entzuten ez jakitea arazo larria da.


Gustura irakurri nuen: Komunean behar fisikoak egiten ari nintzela, xanpu berri baten etiketa.

Loak hartu ninduen irakurriz:  Kondoi kaxa bateko argibideak.


Bertutea: Lagun ona naiz.

Akatsa: Lagunak gehiago zaindu beharko nituzke.


Ametsa: Bizitzeko ilusiorik ez dutenei oparitzen diet nire ametsa.

Amesgaiztoa: Bizitzeko ilusio edo ametsik ez dugula ohartzea.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Gezurra dirudien arren, gai horietan lotsati samarra izan naiz.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Lehen pausoa oso ziur eman dut beti… edo berak jo du niregana.


Urrea: Emakumeari, galtzaileari, zapalduari… Urrearen erabilpen zuzena egingo lukeen edonori.

Ikatza: Hobe inori ez ematea, ikatz horrekin bere burua erretzea desiratuko nuke eta.


Barre algara eragiten didate: Komunikabideetan azaltzen diren gezurrek.

Negargura ez dut urruti: Komunikabideetako gezurrak ikusi eta entzuten ditudanean.


Hatzak zupatzen ditut: Zapore bizi eta gogorreko jakiek zoratu egiten naute.

Gogoko ez dudan jakia: Dena jaten dut, melokotoia izan ezik.


Dirua ordainduko nuke: Dirua ez esistitzearen truke.

Ez nioke xentimorik ere emango: Boterea diruz erosten duenari.


Hondartzan, bainujantziarekin ala gabe? Ez naiz hondartzazalea. Hala ere, hori lekuaren arabera erabakiko nuke.
Eguzkiari aurre egiteko, taberna zuloa ala itzala?  Zuhaitz baten itzalean garagardo bat edanez.