Asier Oruesagasti: “Komunean irakurtzen ditut Goenkaleko gidoiak"

Asier Oruesagasti: “Komunean irakurtzen ditut Goenkaleko gidoiak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asier-oruesagasti-komunean-irakurtzen-ditut-goenkaleko-gidoiakquot/@@download/image/87p52Oruesagasti1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Jon Odriozola. Argazkiak: Etb
Asier Oruesagasti: “Komunean irakurtzen ditut Goenkaleko gidoiak"
Goenkaleko Kevin da. Goenkaleko castingera aurkeztu zenean, pare bat atalerako lantxo bat eskaini zioten, baina urte eta erdi pasatxo darama. 22 urte ditu, eta bere alter-egoa, Kevin, "kalean asko ikasitako bihotz oneko gaztea" iruditzen zaio. Aurki, Por amor al arte filma grabatzen hasiko da Patxo Telleria eta Aitor Mazoren zuzendaritzapean.

Afaria dugu. Zer prestatuko zenuke? Txekor xerrak entsaladatxo batekin. Eta beroari aurre egiteko, izozkia.
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Lehen, komikiak edo libururen bat. Gaur egun, Goenkaleko gidoiak.

Telebistan. Zer ikusten duzu? Astelehen eta astearteetan, Goenkale. Nola ez! Eta gau partean, telesailak eta filmak.


Ohean. Amesgaiztoa? Ametsa? Oso gutxitan gogoratzen naiz ametsez, eta amesgaiztorik ez dut izaten. Nire ametsa? Lan faltarik ez izatea.

Dutxan. Zer kantatzen duzu? Filmetako soinu bandak; Shaolin Soccerrena, adibidez. Horrelaxe aritzen naiz xaboia ematen.
Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Politikariren batekin, akaso.

Larrugorritan. Non? Hondartzan. Baina jende askorik ez dagoen lekuren batean.
Lanean. Zer gorroto duzu? Badira antzezteko gustuko ez ditudan lanak, baina ez gorrotatzeraino.



Oporretarako maleta prest? Oraindik ez dakit nora joango naizen, baina abuztuan lekuren bat ezagutuko dut. Ziur.
Gimnasioan izena eman al duzu? Bai, nahiz eta ez naizen askotan joaten.