Asier Altuna: “Tipula Argiñanok bezala moztea da nire ametsa"

Asier Altuna: “Tipula Argiñanok bezala moztea da nire ametsa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asier-altuna-tipula-arginanok-bezala-moztea-da-nire-ametsaquot/@@download/image/47p52-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Ainhoa Irazu
Asier Altuna: “Tipula Argiñanok bezala moztea da nire ametsa"
Bergararra, baina Pasaian bizi da. 35 urte. Taurus. Umoretsua. Gidoilaria eta zinemagilea, eta bere filmeengatik behin baino gehiagotan saritua. Mendian gora ibiltzea gogoko du. Telmo Esnalekin batera, "Aupa Etxebeste!" euskarazko filma grabatu berri du; filmak ikusmin handia piztu du. 

Arrunt laket dut: Egunkaria etxean jasotzea. Gosaltzen ari naizen bitartean, patxadaz irakurtzea gustatzen zait.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: TAO-ko behatzailea. Isun pila izaten dut.


Lasaigarri zait: Izerdia botatzea: dantza egitea, ibiltzea, kirola egitea…

Sutan jartzen naute: Dena oso argi duten pertsonek.


Gustura ikusi nuen: Billy Wilderren "The fortune cookie". Oso komedia ona da.

Lo seko geratu nintzen…: Orson Welles-en "Citizen Kane" ikusiz. Zenbaitetan ikusten saiatu naiz, baina ezin. Agian ez naiz momentu egokian ikusten saiatu.


Bertutea: Onegia naiz. Maltzurtasun apur bat falta zait.

Akatsa: Oso desordenatua naiz.


Ametsa: Tipula Argiñakok bezala moztea. Sukaldean gustura aritzen naiz, baina ezin dut tipula hain elegante moztu.

Amesgaiztoa: Espekulazioa. Etxebizitzekin gertatzen ari dena gehiegikeria da.


Barre algara eragiten dit: "Aupa Etxebeste!"-ko irudiak ikusteak.

Negargura ez dut urruti: "Mar adentro" pelikula gogoratuta. Gogoko izan nuen, baina negar egin nuen.


Urrea: "Aupa Etxebeste!" filmeko lan taldeari.

Ikatza: Politikoei.


Zein aktorerekin lan egingo zenuke gustura: Ez dut inor berezirik buruan.

Norekin ez zenuke sekula lan egingo: Ez dut sekula esango honekin edo beste harekin ez dudanik lan egingo.  


Hatzak zupatzen ditut: Baserriko oilasko errearekin.

Gogoko ez dudan jakia: Ez zait ezer bururatzen.


Dirua ordainduko nuke: Nire paperak ordenatzen truke.  

Ez nioke xentimorik ere emango: Ejerzitoei


Parrandarako edari bat: Garagardoa.
Ajerako erremedio bat: Garagardoa.