Asier Altuna eta Telmo Esnal Donostiako Zinemaldira itzuliko dira beren bakarkako lanekin

Asier Altuna eta Telmo Esnal Donostiako Zinemaldira itzuliko dira beren bakarkako lanekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asier-altuna-eta-telmo-esnal-donostiako-zinemaldira-itzuliko-dira-beren-bakarkako-lanekin/@@download/image/2011831581Asier_telmo.jpg
2012/12/13
berria
Altunak 'Bertsolari' dokumentala aurkeztuko du sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo, eta Esnalek 'Urte berri on, amona!' eramango du Zabaltegira Zuzendari Berrien sariaren bila.

Bi zuzendariak elkarlanean ikustera ohituta gaude, baina oraingo honetan nor bere aldetik ariko dira irailaren 16tik 24ra bitarte luzatuko den Donostiako 59. Zinemaldian.  

Asier Altuna arrasatearrak zuzendutako 'Bertsolari' dokumentalak Euskal Herrian hain gertukoa zaigun mundu hau hemendik kanpo ere ezagutarazteko eta ulertarazteko helburua du. Hala ere, pelikula bat egin nahi zuela oso gogoan izan du uneoro, eta hori azken emaitzan antzemango delakoan dago. Filma postprodukzio fasean dago orain, azkeneko detaileak fintzen irailerako dena prest egon dadin. Lehiaketatik kanpo izan arren, Sail Ofizialean aurkeztuko dute eta Donostiako Zinemaldian estreinatzeak filmari kanporako ateak eta zabalpenerako bidea erraztuko dizkiola argi du lan taldeak.

Telmo Esnalen aurreneko bakarkako film luzea –Urteberri on, amona!–, ordea, lehiatzera dator; Zabaltegin hain zuzen. Emaztearen amaren kargu egin behar duen bikote bati buruzkoa da zuzendari zarauztarrak zuzendutako lana, eta umore beltzaren ukitua du. Zuzendari Berriak saileko saria eskuratzeko aukera du.