Asgarthen azken doinuak

Asgarthen azken doinuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asgarthen-azken-doinuak/@@download/image/20078292178asgarth_2-2.jpg
2012/12/13
berria
Bederatzi urte eta lau disko eta gero, Asgarth taldea desagertu egingo da. Azken kontzertu beraien auzoan, Añorgan, emango dute larunbatean, irailak 1. Arrazoi asko aipatu dituzte taldea desegiteko: denbora falta, gauza berriak egiteko asmoa...

Agur esateko, Asgarth-ek azken kontzertua emango du beraien auzoan, Añorgan, irailaren 1ean, 22.00etatik aurrera. Eta ez hori bakarrik, bertan bideoklipak, argazkiak, sariak, Dj-ak egongo dira. Festa handia izango dela iragarri digute.
"Oroimenean geratzen dira Euskadi Gazteako entzuleen saria, Donostiako Aste Nagusian emandako kontzertuak, Kilometroak, Ibilaldiak, herri txiki hartan izandako harrera... eta batez ere jendea; urte luze hauetan jasotako guztia. Garrasiak, animoak, eskutitzak, kritikak... emozioak. Ez da erraza talde honen desegitea, baina zerbait geratzen bada hori izango da, jendea. Jende honek gordeko du bere oroimenean Asgarth izan dena eta hori guretzat ez da gutxi", adierazi dute prentsa ohar baten bidez.