Asentxio: "Nire kupelak segituan husten dira"

Asentxio: "Nire kupelak segituan husten dira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asentxio-quotnire-kupelak-segituan-husten-diraquot/@@download/image/93p40Iraola1.jpg
2009/02/06
elkarrizketa
Asentxio: "Nire kupelak segituan husten dira"
Sagardotegiko morroi xelebre hau "Wazemank" telesailean ezagutu genuen. orain lanez gainezka dabil, sagardo sasoi betean gaude eta. TXOTX!

Bezero bat strepteasea egiten hasi da mahai gainean. Kalera bidaliko duzu, edo kupela artera eraman?
Streptease ederrak ikusi ditut, baina 60 urteko gizonenak. Emakumeek ez dute sekula horrelakorik egiten! Zuk ikusi duzu emakume bat "kalbo" bat egiten? Nik ez, beti mutilak dira...

Beste batek, txuleta baino, zure lukainka nahiago duela esan dizu. Zer egin?

Asko edo gutxi eginda, nola nahi duen galdetu.

Larru kontuetan zerk du arrakasta gehiago, nagusiaren 4x4-ak edo Asentxioren xarmak?

Asentxioren xarmak. Nagusiaren 4x4 hori barrutik zerri eginda dago, neskek alde egingo liokete.

Txotx esan duzu… bezero batek, edalontzia kupela azpian jarri ordez, hankartearen parean jarri dizu. Ups! Amona Kontxixi da eta…

Lotsatu eta, txotxa irekita, korrika alde egingo nuke.

Zer du zuen sagardoak jendea bero-bero jartzeko? Ez esan ezer bota ez diozunik…

Ezer ez, jendea dago bero. Jendeak lotsak utzi eta larrua gehiago jo beharko luke. Gusturago biziko ginateke.

Asentxio… sagardotegia ixtean zein kupel daude beteago, zureak ala jatetxekoak?

Ez dakit. Dakidana da kupelak hustea asko kostatzen dela, eta nireak segituan husten dira.

Behin ligatuko mozkortuta ez dagoen bezero batekin eta… azken momentuan, Ibarrako Iraola madarikatu horrek eraman! Nola ordainarazi  jukutria?

Hurrengoan etortzen denean, tortillan laxante pixka bat jarri eta… izorrai!

Maitea… afaria kobratzen ez badidazu musuka jango zaitut… Asentxiok badu preziorik?

Ez. Afaria ordaindu eta gero zerbait nahi baduzu, ondo. Bestela, hurrena zer izango da? Asentxio, autoa erosten badidazu muxuka jango zaitut? Edo etxea? Inozentea izango naiz, baina tontoa ez.

Noizko sagardotegiko menu afrodisiakoa?

Sagardoari aspirinak bota genizkion, froga gisa, Kokakolarekin bezala. Baina nagusia eta bioi sekulako beherakoa eragin zigun. Sagardoa bada nahikoa afrodisiako.