Asel Luzarraga: Mundua iruntzitara

Idazle belaunaldi berri bat barneratu da euskal letren munduan; klasikoek irekitako bidean euren lekua egitera etorritako gazteak dira. Belaunaldi honetako kide da Asel Luzarraga. Asel 1971an jaio zen Bilbon, eta mordoska bat lan kaleratu ditu dagoeneko. Bere liburuen artean, azpimarratzekoak dira Hamaika ispilu ganbil (Labayru, 2003), Karonte (Elkar, 2005) edo orain arte argitaratutako azken lana, Abaraska (Txalaparta, 2007).
Luzarragak nobela landu du gehienbat, baina ez du inoiz alde batera utzi narrazio laburra, eta orain pixka bat ahaztuta duen arren, olerkigintzan ere ibilia da. Aselek fikzioaren eremuan ibiltzea atsegin du, eta bere idatzietan klasikoen eragina aitortzen du: Murakami, Nothomb, Huxley, Saizarbitoria...
Aselen eleberrietan, sarritan ageri dira gizakiaren kezka nagusietako batzuk: giza harremanak, moralaren erlatibotasuna, sexua eta afektibitatea bizitzeko ereduak... Hala ere, norbanakoak barruan eraman ohi dituen kezka horiek azaltzearekin batera, gaur egungo mendebaldeko gizartearen deskribapena ere topa daiteke bere liburuetan: teknologiaren erabilera, garapen suntsitzailea, globalizazioa, eta abar. Egileak berak esana da ikuspuntu anarkistatik begiratzen diola munduari, mundu horri tiro egiteko erabiltzen dituen balak ezkutukoak (eta sotilak) izan arren.
Garai batean, Aselek irentsi egiten zituen anime estiloko komikiak eta Isaac Asimoven zientzia fikzioa. Gaur egun, Tolkienen ipuinekin eta Paul Auster edo Orham Pahmuken eleberriekin gozatzen du.
Irakurtzea eta idaztea, biak, premia bilakatu dira bilbotar honentzat: "idazteko eta irakurtzeko, burua ireki behar da; ahalik eta aurreiritzi gutxien izan behar duzu, ahalik eta muga gutxien ipini. Askatasuna funtsezkoa da idazteko, lehen helburua norberaren premiak asetzea delako, merkatua, industria eta horrelako kontzeptuetatik ahalik eta urrunen. Literaturak ez du mundua aldatuko; baina idazteak ez du zentzurik mundua alda daitekeela amets egin barik. Askotan, zerbait suntsitzeko gogotik dator sorkuntza, gauzak iruntzitara ipintzetik".

Bibliografia
Hamaika ispilu ganbil (Labayru, 2003)
Karonte (Elkar, 2005)
Eleberria lantzeko gida (Euskal Idazleen
elkartea, 2005)
Mozorroaren xarma (Erein, 2007)
Abaraska (Txalaparta, 2008)