Ascension

Ascension https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ascension/@@download/image/Jesu_Ascension.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Haize Galarraga
Jesu
120.zenbakia
Ascension
Gero eta aspergarriagoa da Justin Broadricken bakarkako proposamenaren emaitza. Godflesh talde esanguratsuko partaide izateagatik da ezaguna Broadrick. Hura deseginda, ordea, Jesu proiektuari ekin zion buru belarri. 2003ko hasiera hartatik, bere lanek indarra galdu dute. Erritmo pausatuen unibertsoa arakatzen ibili ostean, proposamen berririk gabe gelditu dela dirudi, entzulearen pazientziaren mugak arakatuz. Erlaxatzeko balio badezake ere, disko hau alde batera utzi eta itxaropentsu segituko dugu Godfleshen berrelkartzeak ekar lezakeen emaitza berriaren zain.