Emakumezkoek 250 urte itxaron beharko dituzte berdintasun ekonomikoa lortzeko

Emakumezkoek 250 urte itxaron beharko dituzte berdintasun ekonomikoa lortzeko Munduko Foro Ekonomikoak (MFE) garatutako txostenak hala dio: Emakumeok 250 urte itxaron beharko ditugu egun bi sexuen artean dagoen soldata arrakala isteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asaldagarria-emakumezkoak-250-urte-itxaron-beharko-dituzte-berdintasun-ekonomikoa-lortzeko/@@download/image/Captura de pantalla 2019-12-19 a la(s) 08.05.09.png
2019/12/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Munduko Foro Ekonomikoak (MFE) garatutako txostenak hala dio: Emakumeok 250 urte itxaron beharko ditugu egun bi sexuen artean dagoen soldata arrakala isteko.
Emakumezkoek 250 urte itxaron beharko dituzte berdintasun ekonomikoa lortzeko

Emakume bezala zure buruari galdetzen badiozu noiz eduki ditzakezun zure lankide gizonezkoen aukera berdinak apur bat itxaron beharko duzu, zehazki bi mende eta erdi MFEren arabera.

Hain zuzen, arrakala ekonomikoa erabat isteko 257 urte pasa beharko dira. 2018an aurreikusitakoa baino 202 urte gehiago. Aldaketa teknologikoak eragin desproportzionatua izaten ari da eta emakumeak dira automatizazioaren ondorioak gehien jasaten ari dena. Halaber, soldatan hazkuntzak ematen ari diren lanpostuetan ez daude horrenbeste emakume.

Ezberdintasun handiak daude hazkuntza esanguratsua edukiko duten etorkizuneko lanpostuetan, emakumezko gutxiago baitaude ingeniari lanetan edo adimen artifizialeko lanpostuetan. MFEren arabera, berdintasuna lortzeko baliabideak martxan jarri beharko dira, lidergotzan erdiratuz eta helburuak lortzeko konpromisoak hartuz. Bestalde, MFE bera bere urteroko bileretan emakumeen portzentaia bikoiztera konprometitu da.

Txostenak aurrerapen positibo batzuk aipatzen ditu: genero orokorraren arrakala, osasuna, hezkuntza eta politika, ekonomiarekin batera, asko hobetu da egun generoaren ikuspegitik, inoiz baino emakume gehiago baitaute politikak. Halere, guztiz berdintzeko urteak pasa beharko dira.

Alabaina, herrialde askotan ahalduntze politikoak emakumeak postu altuak lortzea ahalbidetu du, eta honek beste asko animatu ditzake, ezberdintasun ekonomikoa hausteko bidea eginez. Eskolaratzeak ere berdintzen bidean doaz. Berdintasun ekonomikoa da behera egin duen bakarra.

Lan ezberdintasuna munduan orain dela 15 urte baino txikiagoa bada ere %40 hazi da2019an. Txostenak adierazten duenez zuzendaritza postuetan emakumeen kopurua baxua da, euren soldatak izoztuak geratzen dira eta etxean sartzen den diruan parte-hartze urriagoa dute gizonezkoek baino.

Ezberdintasun honekin bukatzeko hazkuntza bidean dauden jardueretan emakumeen ordezkaritza bermatu behar da, aipatutako ingeniari postuetan edo inteligentzia artifizialeko enpresetan emakumeak sustatuz. Halere, aipatu behar da ezberdintasun hau handiagoa dela herrialde eta lurralde batzuetan.

Europa mendebaldea dago aurreratuena berdintasunari dagokionez, genero arteko ezberdintasunen %77a konpentsatua baitute eta erritmo honetan jarraituz 54 urtetan berdintasuna lortuko lukete.

Hego Amerika eta Karibeko lurraldeek 59 urte beharko dituzte berdintasuna lortzeko, Afrikak 95 urte eta Ipar Amerikak, non generoaren ezberdintasunak Kanadan hobetu diren baina Estatu Batuetan okerragotu, 151 urte beharko dituzte. Estatu Batuakek gainbehera etengabean jarraitzen du txostenaren arabera. Emakumezko estatubatuarrak borrokan jarraitzen dute posturik altuenak eskuratzeko bidean. Bestalde, Siria, Pakistan, Irak eta Yemen bezalako herrialdeek dituzte arrakala handienak.