Artzapezpikuak Twitterren

Artzapezpikuak Twitterren https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artzapezpikuak-twitterren/@@download/image/2012532597Mundua_Canterbury.jpg
2012/12/13
berria
Canterburyn kokaturik dago Eliza Anglikanoaren egoitza nagusia, eta bertan bizi da Rowan Williams artzapezpikua, orain arte anglikanismoaren buru nagusi izandakoa. Duela gutxi, baina, karguari uko egin dio, eta ondorioz, ordezko bila dabil Ingalaterrako Eliza. Nola? Twitter bezalako sare sozialen laguntzaz. Uneotan York-eko artzapezpikua dago lehen postuan, 21.500 jarraitzaile baino gehiago baititu; bigarren eta hirugarren lekuan dauden hautagaiei, gainera, alde handia atera die. Hori bai, azken hitza Eliza Anglikanoko ordezkariek izango dute, bi finalisten artean garailea haiek hautatuko baitute.