'Artxipelagoa' komikia kaleratu dute Etxeberria anaiek

'Artxipelagoa' komikia kaleratu dute Etxeberria anaiek Alex Sanvik ilustratu du liburua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artxipelagoa-komikia-kaleratu-dute-etxeberria-anaiek/@@download/image/azalak.jpeg
2023/09/11
Alex Sanvik ilustratu du liburua.
'Artxipelagoa' komikia kaleratu dute Etxeberria anaiek

Podcast formatuan arrakasta izan duen Artxipelagoa komiki bihurtu eta Elkar argitaletxearekin kaleratu dute. Martin eta Xabier Etxeberriak idatzi dute gidoia, audio-fikzioa ere beraiek idatzia da, eta Alex Sanvik ilustratu du. 

Honako hau da komikiaren abiapuntua: "Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere". 

Artxipelagoa audio-fikzioaren bi denboraldi sortu dituzte, guztira hamasei atal, eta EITB Podcast atarian entzun daiteke osorik. Etxeberria anaiek idatzia da eta Juan G. Andres eta Oier Aranzabalek zuzendua. Pertsonaiei ahotsa eta arima jarri dieten aktoreak honako hauek dira: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Anartz Zuazua, Klara Badiola eta Amaia Hennebutte.