Artista gazteen topaketak, aurten, Uharten

Artista gazteen topaketak, aurten, Uharten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artista-gazteen-topaketak-aurten-uharten/@@download/image/20108164869centroartecontemporaneo2.jpg
2012/12/13
berria
Arte Garaikidearen Gunean izango dira. Nafarroako Gobernuak antolatutako ekimena 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentuta dago eta profesionalizaziorantz bidea zabaldu nahi diete.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute irailaren 15a baino lehen. Bost esparrutako lanak aurkez daitezke: arte eszenikoak, arte plastikoak, ikusentzunezko sorkuntzak, literatura eta musika. Aukeratutako obrak urrian eta azaroan ikusi ahal izango dira, Uharten bertan, eta abenduan jakitera emango dituzte irabazleak.