Artista gazteek jauzi egin dezaten

Artista gazteek jauzi egin dezaten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artista-gazteek-jauzi-egin-dezaten/@@download/image/20101245942CARTELga10.jpg
2012/12/13
berria
Artista gazteek jauzi egin dezaten
Hamargarren urtez egiten ari dira Getxoarte, igandera bitartean, Areetako geltokiko plazan. 62 margolari, eskultore edota argazkilari euren lanak erakusten ari dira.

147 artistak eman zuten izena, eta epaimahaiak haietatik 62 aukeratu ditu, gehientsuenak Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasleak: Amaia Alonso barakaldotarra, Jenny Alvarado bilbotarra, Lander Telletxea bermeotarra, Lorena Etxabe zarauztarra...Denetarik dago: pintura, eskultura, bideoa, argazkiak, marrazkiak...Artean lehen urratsak ematen ari diren neska-mutilen -18 eta 35 urte bitartekoak dira guztiak- eskura erakusleiho bat eskaintzeko antolatzen dute Getxoarte.
Igandea, hilak 5, izango da Getxoarte bisitatzeko azken eguna, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara.